Kalitateko elikagaien eta edarien 79 euskal enpresa Alimentarian, mundu mailako azokarik garrantzitsuenetakoan

Alimentaria_2018_044.JPG

2018.eko apirilak 13

• Euskal enpresek taldean parte hartuko dute azokan, Euskadi Basque Country standean, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak nazioarteratzeko eta sustapenerako duen estrategiaren barruan, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz han egongo da enpresei laguntzen.

• Euskadiren standean, erakusketariez gain, beste hainbat ekintza ere egingo dira, hala nola sukaldaritza saioak zuzenean Edorta Lamoren eskutik, dastaketa komentatuak Mikel Garaizabalekin eta performance bat, non Javier Mariscal eta Mikel Urmeneta artistek txibia tinta erabiliz arte lanak egingo dituzten.

• AZTIk bi jardunaldi emango ditu berrikuntzaren eta osasunaren gainean, The Alimentaria Hub gunean.

Apirilaren 16tik 19ra Alimentaria azokaren beste edizio bat egingo da Bartzelonako Gran Via esparruan, eta elikagaien euskal industrian kalitateko elikagai eta edariak ekoizten dituzten 61 euskal enpresa egongo dira guztira bertan, Euskadi Basque Country markarekin taldean parte hartuta, eta horietaz aparte beste 18 enpresa ere egongo dira, indibidualki parte hartuta. Alimentaria da Estatuan liderra eta mundu mailan nagusienetakoa den Elikaduraren, Edarien eta Gastronomiaren Nazioarteko Erakustazoka.

Euskal enpresak azoka honetan egotea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila HAZI Fundazioarekin elkarlanean elikagaien industria kanpoan sustatzen laguntzeko egiten ari den ekintzetako bat da. Enpresen ordezkaritzarekin batera, Alimentarian egongo dira, halaber, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterola eta HAZI Fundazioko zuzendari Asier Arrese.

Euskadi Basque Countryren standean parte hartuko duten enpresak Alimentaria azokak dituen sei aretoetako hirutan kokatuko dira, eta areto horiek elikaduraren funtsezko sektoreetan eta kontsumo joeretan espezializatuta daude. 24 euskal enpresak beren produktuak jarriko dituzte ikusgai Multiple Foods aretoan, zeina kontsumo handiko produktuetara eta kontsumo joeretara bideratuta dagoen; Kontserba eta erdikontserben 7 enpresak Expoconser aretoan parte hartuko dute; eta edarien ordezkaritzak, 30 upategi eta enpresarekin, Intervin aretoan kokatuko dira, ardo, sagardo eta edari biziei eskainia. Guztira, elikagaien euskal industriak 870 m2-ko gunea okupatuko du.

Azokaren lau egunetan, Euskadiko enpresek beren produktuak eta edariak aurkeztuko dituzte: Arabako Errioxako ardoak, Txakolinak, Sagardo Naturala, artisau garagardoak, likoreak, gourmet espezialitateak, arrainen deribatuak, gama altuko plater prestatuak, haragi produktuak, gozogintza produktuak eta esnekiak.

Euskadi Basque Countryren standera hurbiltzen diren bisitariek Zuzeneko Sukaldaritza saioetan eta Dastaketa komentatuetan ere parte hartu ahal izango dute. Sukaldaritza saioak Donostiako A Fuego Negro jatetxeko Edorta Lamoren eskutik egingo dira, eta dastaketak, berriz, Mikel Garaizabalen enologoak zuzenduko ditu.

Horretaz aparte, Javier Mariscalek eta Mikel Urmenetak artea eta elikadura fusionatuko dituzte, performance batean, txibia tinta oinarri gisa erabiliz arte lanak eginda. Nortindalen standean egingo da hori, apirilaren 17an, asteartean, 12:00etan.

Alimentaria 2018an egongo diren enpresak eta aurkeztuko dituzten nobedadeetako batzuk:

Multiple Foods aretoa

• Agiña Piperrak
• Ameztoi – surimia maionesarekin, atuna maionesarekin, porru eta ganba budina, arrain eta itsaski budina
• Carnicas Bidea
• Casa Brigitte
• Casa Eceiza – Tolosako zigarreta eta teila ekologiko %100 naturalak eta artisau izozkien gama berria.
• Olasagasti Kontserbak - “Gipsy Chef te cocina bonito” showcookinga.
• Zallo Kontserbak - Tunakitos, atun apurrak piperrada saltsarekin, curry saltsarekin, saltsa minarekin eta barbakoa saltsarekin
• Corpachef / Bahía de la Concha - nueva anchoa serie oro elaborada solo con pescado de primavera, en su punto de sal y conservadas en un aceite de oliva.
• Delicass
• Ederpesca
• Gelati Gelati
• Geltoki
• Gildas Albizabal
• Lanbroa Gourmet
• Lur Lan – Ibarlurreko Ibarrako Piparra ekologikoa eta ardi latxaren Ixa gazta laktikoa
• Masan, SA
• Nortindal - Javier Mariscal eta Mikel Urmeneta artistek txibia tintaz arte lanak egingo dituzte.
• Sarriegui patata frijituak – patata frijituen hiru erreferentzia berri, limoi eta piperbeltz zaporearekin, Great Taste Awards 2017 sarietan izar batekin saritutakoak
• Pates Zubia
• Paturpat –kontsumitzeko prest dagoen patata, kontserbatzailerik eta koloratzailerik gabeak, Fruit Attraction 2017 nazioarteko azokan lehen Lanzadera saria eskuratu duena
• Gorena aurrez prestatuak
• Rafa Gorrotxategi – instanteko kakao disolbagarri %52 eta kakao hutsa, egiteko txokolatea eta Irrikao (haurrentzat berezia den kakao disolbagarria), almendrazko teila glutenik gabeak, zigarretak eta panettonea txokolate eta laranja zatitxoekin.
• Añanako gatza
• Vascolac

Expoconser aretoa

• Arroyabe – MSC Hegaluzea olio ekologikotan eta itsaski gama berria: Sardina txikiak, muskuiluak eta berberetxoak.
• Alkorta bakailaoak
• Campos-Salica
• Ortiz kontserbak
• Serrats kontsebak
• Cusumano
• Yurrita Group

Intervin aretoa

• Agerre
• Artomaña tXakolina SL
• Artuke Bodegas y Viñedos
• Astarbe Sagardotegia
• Astobiza
• Aizpurua upategia – etiketa berria eta euskal arrantzaleen eta baleazaleen omenezko 2017ko uzta.
• Hiruzta upategia
• Loli Casado upategiak
• Altun upategiak
• Covila upategiak
• La Marquesa -Valserrano upategiak
• Heredad de Aduna upategiak
• Javier San Pedro Ortega upategiak
• Lapazaran upategiak
• Luis Alegre upategiak – “Finca la Reñana” izeneneko Edizio Berezidun ardoa merkaturatzen du, haritz frantziarrezko upel berrian 16 hilabetetan beratzen egonda.
• Medrano Irazu upategiak
• Remirez de Ganuza upategiak
• Vallobera upategiak
• García de Olano
• Hika Txakolina
• Inazio Urruzola Txakolina
• Barañano likoreak- Bihur bermuta, beratzeko 20 osagairekin. SloeGin ginebra. Etxeko likoreak edo pattarrak egiteko oinarri neutroa
• Luberri Monje Amestoy
• Muriel Wines
• Ostatu
• Señorio de Arana
• Talai Berri txakolina
• Gañeta txakolina – Txakoli uzta berria.
• Rezabal txakolina
• Urban Beer

Euskadi Basque Country markarekin parte hartuko duten 61 enpresez gain, badira beste 18 enpresa Alimentaria 2018an modu indibidualean parte hartuko dutenak.

Alimentaria Barcelona, nazioartean erreferentziakoa den azoka

Alimentaria Barcelona Espainiako Elikagai eta Edarien Nazioarteko Azoka garrantzitsuena eta munduko lehendabizikoetakoa da. Erreferentziazko ekitaldia, bere arrakastarako alderdiak izanik eskaintzaren espezializazio gorena, berrikuntza eta kanpora begirako bokazio nekaezina.

Azokak 83.410 m2-ko erakusketa gune bat dauka. Azokaren aurreko edizioan, 2016koan, 65 herrialdetako 4.000 enpresa inguruk parte hartu zuten erakusketari moduan, eta 157 herrialdetako 140.000 bisitari baino gehiago erregistratu ziren. Azokara doazen profesionalak sektore eta arlo hauetatik datoz: elikagaien banaketa orokorraren sektorea, elikagaien eta edarien inportazioa eta esportazioa, erosketa kate eta zentralak, sukaldaritza, denda espezializatuak eta elikadura sistemaren beste operadore batzuk.

Euskadiko elikagaien industriak presente egongo direneko hiru aretoez gain (Multiple Foods, Expoconser eta Intervin), badira beste areto batzuk, hala nola Intercarn, haragi produktuen eta haragiaren deribatuen aretoa; Interlact, esnekien eta esne deribatuen aretoa; eta Restaurama, food serviceren eta etxetik kampoko elikaduraren aretoa.

Berrikuntza eta osasuna Alimentarian

Alimentaria azokak, gainera, ekitaldi paraleloak eskaintzen ditu, hala nola The Alimentaria Hub eta The Alimentaria Experience, bai eta elikaduraren industriarako eta industria horri lotutako eraginleentzako berrikuntza, ezagutza eta joeren topaguneak ere.

Euskadi The Alimentaria Hub gunean ere egongo da presente, AZTI Itsasoaren eta elikagaien berrikuntzan aditua den zentro teknologikoaren bitartez, zeinak apirilaren 17rako, astearterako, bi ekitaldi prestatu baititu.

10:15ean “EIT Food: catalizador de la revolución alimentaria” egingo da. EIT Food CLC South, Flatev, Eskesso eta Natural Machines erakundeek aurkeztuko dute ekitaldia, eta bertan Europaren hegoalderako EIT Fooden berrikuntza nodoaren jarduerak emango dira ezagutzera. AZTIk elikaduraren berrikuntzan egiten ari diren jardueretako batzuk erakutsiko ditu, esaterako SMARTbreakfast edo etorkizuneko gosaria, pertsonalizatua, gozoa eta nutritiboa dena eta 3D inprimaketan oinarritutako etxetresna elektriko adimendunak erabiliz prestatutakoa; tenperatura baxuan egindakoa eta enkapsulatutako aurrenahasketez egindako tortillak; edo EITfish-a, arrain zuriaren nortasun, kalitate eta segurtasuneko alderdiak monitorizatzeko irtenbide sentsorikoak, eramangarriak, azkarrak eta ez-inbaditzaileak, kontsumitzailearen konfiantza handitzeko.

Arratsaldeak, 17:00etan, “De la buena alimentación a la nutrición de precisión” izeneko hitzaldi interaktiboa emango da. Elikadura osasungarria eta doitasunezko nutrizioa izango dira eztabaidagaiak. Diagnostiko indibidualak egiteko eta dieta pertsonalizatuak eskaintzeko sartzen ari diren metodologia omiko berriez hitz egingo da, bai eta produktu osasungarrien eskaintza berria aurkezteko ematen duten aukeraz ere. Azalduko da nola izango den, ustez, kontsumitzailearen segmentazio berria, kontuan izanda norberaren osasunaren gainean, digitala denaren erabileraren gainean, aldaketa demografikoez eta biztanleriaren nutrizio eskakizunei buruzko aurrerapen zientifikoaz dagoen kontzientzia.

AZTIko Elikadura eta Osasuna arloko arduradun Matxalen Uriartek, Biokimikan dokoreak, eta AZTIko Elikadura eta Osasuna arloko ikertzaile Sara Arranzek, Nutrizio eta Metabolismoko doktoreak, zuzenduko dute hitzaldia.