Josu Erkoreka eta Jon Darpon bularreko minbiziaren aurka lasterka

carrera_cancer_bizkaia_02.jpg

2018.eko urriak 07

Eusko Jaurlaritzaren Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak eta Osasuneko Sailburu Jon Darponek, beste urte batez, Bilbon egin den Bularreko Minbiziaren Aurkako V. Lasterketan parte hartu dute. ACAMBI-k, Bizkaiko Bularreko Minbiziaren aurkako elkarteak antolatzen duen lasterketa da.      

Ekitaldian izan da Fátima Ansotegi, Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordea ere.