Jaurlaritzak eta Aldundiek "euskadibandazabala.eus" jarri dute martxan, banda zabal ultralasterraren euskal behatokia (Gobernu Bilera 2018-07-10)

FOTO_IREKIA_EUSKADIBANDAZABALA.jpg

2018.eko uztailak 10

Web-espazio hau erraza da erabiltzeko eta une oro eskuragarria, herritarrek denbora errealean ezagutzeko Euskadiko udalerri, biztanle-gune eta enpresa-poligonoetako banda zabal ultralasterraren hedapena

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren, ITELAZPI, SPRI eta HAZI enpresa publikoen eta hiru foru-aldundien arteko ekimena da, Euskadi “Euskadi Smart Country” lurralde adimendun finkatzen aurrera egiteko 

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko Sailburuak, eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailburuak Gobernu Kontseiluari, gaur, jakinarazi diote Euskadira iritsi berri den banda zabalaren egoera kontsultatu ahal izateko web-orrialde berria, www.euskadibandazabala.eus, martxan jarri dela.

Eusko Jaurlaritzaren eta ITELAZPI, SPRI eta HAZI enpresa publikoen arteko ekimena da, hiru foru-aldundiekin lankidetzan. Horri esker, herritarrek eta enpresek denbora errealean ezagutu ahalko dute Euskadiko udalerri, biztanle-gune eta enpresa-gune politikoetan belaunaldi berriko zuntz optikoaren zabalkundearen egoera.

EUSKADIBANDAZABALA

Banda Zabal Ultralasterraren Euskal Behatoki” hau onlineko espazio erraza da, oso erraza erabiltzeko, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan erabilgarria.

Bertan, bi kontsulta-eremu bereizten dira: “biztanleak” eta “enpresa-arloa”.  Hirigunearen, biztanle-gunearen edo industrialdearen izena sartuz gero, denbora errealean ezagutu ahalko dugu banda zabalaren egoera leku horretan.

EUSKADI SMART COUNTRY

Banda zabala Euskadi osora zabaltzea “2020rako Euskadi Agenda Digital”ean jaso den proiektu estrategikoa da. 

Euskadi lurralde adimendun gisa finkatzea, “Euskadi Smart Country”, eta lurralde osoan belaunaldi berriko banda zabalaren bidezko konektibitatea elkarri lotuta daude. Horrela, Eusko Jaurlaritza, aldi berean, plan hirukoitza zabaltzen ari da, Euskadiren garapen digitalerako:

  • Belaunaldi berriko zuntza Euskadiko 1.700 eraikin publikotara zabaltzeko.
  • Interneterako sarbide ultralasterra ezartzeko industrialde eta enpresa-poligono guztietan. Helburua da enpresen % 100en erabateko konektibitatea lortzea, 371 industria poligono.
  • Banda zabal berria telekomunikazioetako konpainiek, etekin urria dela-eta, inbertitzen ez duten biztanleria-gune txiki guztietara zabaltzeko. Euskadiko gune zuriak dira. 471 guztira, gehienak Arabako landa-guneetan. Helburua da konektibitate osora heltzea Euskadiko etxeen %100etan.

Helburu hori lortzeko, guztira, 25 milioi eurotik gora inbertituko dira.