IVAP eta BJKN lankidetzan Euskadiko operadore juridikoei prestakuntza emateko (Gobernu Bilera 2018-03-20)

fotoconsejo.jpg

2018.eko martxoak 20

Luzatu egin da hitzarmena, aurtengo abenduaren 31ra arte, Euskadin karrera judiziala eratzen dutenentzako eta euskal administrazio publikoetako langileentzako ikastaro, mintegi, hizketaldi eta mahai-inguruak antolatzen jarraitzeko 

Gobernu Kontseiluak, gaur, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, BJKN-k, eta Herri Administrazioaren Euskal Erakundeak, IVAPek, prestakuntza-arloan 2017ko maiatzaren 25ean sinatu zuten hitzarmena luzatzea onetsi du. Bi erakundeek uste dute hertsiki lankidetzan jarduteak onurak ematen dizkiela, prestakuntza-arloan esleituta dituzten funtzioak betetzeko.  

Horrela, 2018ko abenduaren 31ra arte, BJKN-k eta IVAPek konpromisoa hartzen dute Euskadiko karrera judizialeko kideei eta euskal administrazio publikoetako langileei zuzendutako zikloak, ikastaroak, mintegiak, hizketaldiak eta mahai-inguruak garatzen eta antolatzen jarraitzeko. Adostutakoaren arabera, aldeetako bakoitzak jarraitu beharko du programatzeko aurreikusita izan dituen prestakuntza-jardueren berri ematen, sasoiz, beste aldeari parte hartzen duen ala ez erabakitzeko aukera emateko. 

Era berean, segimendu-batzordeak jarraituko du bi erakundeak koordinatzen. Alde sinatzaile bakoitzeko bi ordezkarik eratzen duten batzordeak - BJKN eta IVAP- kontrolatu eta ebaluatu egiten ditu egin beharreko jarduerak.