Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Ireki egin da laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea, Ingurumena Bultzatzeko Planaren baitan, atmosfera berotzeko ahalmen handia duten gas fluoratuen ordez teknologia alternatiboetan oinarritutako hozte-instalazioak jartzeko, banaketa komertzialean diharduten establezimenduetan

Argitalpen-data: 

PIMA HOTZ Plana

Laguntza hauen helburua da hozte-instalazioen ordez atmosfera berotzeko ahalmen (ABA) txikia edo hutsa duten gasen erabileran oinarritutako instalazioak jartzea, edo ABA txiki edo hutseko gasetan oinarritutako hozte-sistemak jartzea elikagaien banaketa komertzialeko establezimenduetan.

Deialdiaren oinarriak interesatutako pertsonen esku daude Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren webgunean.

Eskabideak bide elektronikoetatik aurkeztuko dira, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan.

Laguntzak emateko prozedurak ordenatu eta izapidetzeko aginpidea duen organoa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailaren Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza izango da. Geroago, eskabideak Klima Aldaketaren Espainiar Bulegora bidaliko dira, kredituak Autonomia Erkidegoen artean banatu daitezen, hilabeteko epean, Ingurumen Konferentzia Sektorialaren bitartez.

Behin betiko ebazpena Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailaren Ingurumen Sailburuordetzari dagokio.

Deialdirako eskabideak aurkezteko epea 2018ko urriaren 10ean hasiko da eta 2018ko azaroaren 16an amaituko.