Irakasle berrientzako mugaz gaindiko hizkuntza-formakuntza: izena emateko epea zabalik apirilaren 16tik aurrera

Poctefa.jpg

2018.eko apirilak 06

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak proiektu berri bat jarri du martxan mugaren bi aldeetako magisteritzako ikasleak irakasle elebidunak bihurtzeko. Urte bat edo bi urteetako frantsesa, euskara eta okzitaniera ikasteko formakuntza intentsiboak proposatzen dira. Eta ekimen honetan parte hartzeko izen-emate epea apirilaren 16an zabalduko da.

Frantses-euskara eta frantses-okzitaniera irakasle elebidunen kopurua handitzeko beharretik sortuta, ESKOLA FUTURA (IRAKASLEGAIAK AEN) proiektuak ateak irekitzen dizkie frantsesez, euskaraz edota okzitanierazko formakuntza eskuratu nahi duten mugako bi aldeetako magisteritzako ikasleei.

ESKOLA FUTURA (IRAKASLEGAIAK AEN) hezkuntza programa honetarako matrikula epea 2018ko apirilaren 16tik maiatzaren 15era arte zabalik egongo da.

Mugaz gaindiko hizkuntza-formakuntza honi buruzko informazio guztia eta izena emateko baldintzak www.eskola-futura.eu web-orrian aurki daitezke.

INTEREG POCTEFA 2014-2020 programaren bidez Eskualde Garapeneko Europako Funtsek (FEDER) kidetzan finantzatzen duten ESKOLA FUTURA (IRAKASLEGAIAK AEN) proiektuak, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea osatzen duten hiru eskualdeen arteko harremanak sakontzeko aukera ematen du. Proiektu honen gauzatzeak honako hauek baimenduko ditu:

  • Euroeskualdean hitz egiten diren hizkuntzen ezagutza eta erabilera indartzea.
  • Ikasle trebatuentzat enplegua sustatzea.
  • Lurraldeko unibertsitateen arteko lankidetza indartzea.
  • Mugaren bi aldeetako eskola-sistemen eta praktika pedagogikoen arteko elkarrekikotasuna sustatzea.


Informazio gehiago