Irailaren 8a, Euskal Diasporaren Eguna" bideoa aurkeztu da Lehendakaritzan

2018.eko uztailak 18

Aurkeztu da Lehendakaritzan bideoa Irailaren 8a Euskal Diasporaren eguna bezala zabaltzeko. Aurkezpena Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia Marian Elorzaren eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Gorka Álvarez Aranbururen eskutik egin da.

Bideo txiki honen helburua da data hori sozializatzea hala kanpoan diren euskal komunitateetan nola Euskadin bertan, urte honetatik aurrera argi ikus eta jakin dadin kanpoan bizi den euskal komunitate garrantzitsua dela. Horren haritik Marian Elorzak adierazi du kanpoan diren Euskal komunitateek behin eta berriro eskatu dutela horrelako motako egun bat behar dela ospatzeko, eta Eusko Jaurlaritzak horrela izateko hemendik aurrera bidea emango diola eskariari .

Paraleloki 25 herrialdetan dauden 191 euskal etxeei eskatu zaie ekitaldien munduko agenda egitea, kanpoan den euskal komunitatea ikustarazten laguntzeko, Gorka Álvarez Aranburuk azpimarratu duen bezala. Kanpoan den euskal komunitatea eta euskal gizartea mobilizatzea da jomuga, adierazi du.

Mundu-Batzarraren ondorioa

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Aholku Batzordeak (diasporari buruzko gaietan aholkua ematen duena) Irailaren 8a aukeratu zuen Euskal  Diasporaren Eguna izateko. Vitoria-Gasteizen 2015ean egin zen Euskal Gizataldeen VI. Mundu Kongresuaren ondorioetako bat “Diasporaren Eguna” bilatzea izan zen hain zuzen ere. Ondorio horietatik ateratzen da Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren  Lau Urteko Plana (2015-2019) ere.

Hori dela eta, “Diasporaren eguna” Kongresuaren leloaren (“Diasporizatu”) eta Lau Urteko Planaren baitan aurreikusten diren ekimenetako bat da. Hau da, gizartean “Euskal Diaspora” balioan jarri eta zabaldu. Beraz, Irailaren 8an egingo diren ekitaldien bitartez euskal diaspora ikustaraziko da eta balioan jarriko da,  hala Euskadin nola kanpoan den Euskal Komunitatean