Inoiz baino emakume gehiagok hartuko dute parte XXVII. Euskal Kostaldeko Estropadan, euskal itsasertzeko bela txapelketa nagusian

COSTA-VASCA.jpg

2018.eko uztailak 18

  • Kantauriar kostaldeko 40 gurutzaldi-ontzi lehiatuko dira, ostiraletik igandera bitartean, Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko Baleak eskuratzeko
  • Lehen jardunaldian, ostiralean, itsas bidaia egingo dute parte-hartzaileek Donostiatik Hondarribira, eta azken udalerri honen inguruan garatuko dira larunbateko eta igandeko ekitaldiak
  • Euskadiko Kirol Portuak sozietate publikoko zuzendari Edurne Egañak azpimarratu du txapelketa honek bela ikusarazteko eta bultzatzeko egiten duen apustua, "kirol eta ekonomia arloetan" eragina baitu praktika horrek. Era berean, emakumez osatutako 13 eskifaien parte-hartzea txalotu du, "kirol jardun honetan emakumeen ahalduntzea" sustatzen baitu

Ostiral honetan, uztailak 20, hasiko da inoiz baino emakumezko gehiago elkartuko dituen Euskal Kostaldeko Estropada, euskal itsasertzeko bela txapelketa nagusia. Igandera arte jokatuko den proban andrazkoek osatutako 13 eskifaiak hartuko dute parte, emakumezkoen nazioarteko Lamiak saria eskuratzeko lehian. Azken txapelketa hori bigarren urtez burutuko da Euskal Kostaldeko Estropadaren baitan.

Euskal Kostaldeko Estropadaren XXVII. edizioan, 40 gurutzaldi-ontzik hartuko dute parte, eta kopuru horren barne daude soilik emakumezkoez osatutako 13 horiek. Andrazkoen parte-hartze mailak iazkoa hirukoiztuko du. Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak 1992. urtean sortu zuen bela-txapelketa honek helburu du Euskadiko kirol portuak eta instalazio nautikoak bultzatzea. Aurten, hiru dibisio hartuko ditu barne: kantauriar kostaldeko puntako ontzien IRC klasea, Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko Baleak eskuratzeko borrokatuko dutenak; HN edo ziurtagiririk gabeko klasea, eta emakumezkoen lehiaketa, andrazkoek soilik osatutako eskifaiak hartuko dituena.

Euskal Kostaldeko Estropada gaur aurkeztu dute Euskadiko Kirol Portuak sozietateko Donostiako egoitzan. Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikoa eta Azpiegituretako Sailaren menpe dagoen eta txapelketaren babesle den elkarte publiko horren zuzendari Edurne Egañak hartu du hitza ekitaldian, baita Euskal Kostaldeko Estropadaren antolakuntza-batzordeko kideek ere: Hondarribiko Klub Nautikoa, Donostiako Klub Nautikoa eta Abra itsas kluba.

Euskadiko Bela Federazioa laguntzaile duen estropada Gipuzkoako eta Lapurdiko uretan burutuko da aurten. Ostiraleko jardunaldia Donostia eta Hondarribia arteko itsas bidaia izango da. Arratsaldeko 4etan abiatuko dira gurutzaldi-ontziak eta 20 milia inguruko ibilbidea egingo dute. Ikuskizunaz gozatu nahi duten herritarrek Aquariumaren ondoan, Pasealeku Berrian, topatuko dute gune aproposena. Larunbatean eta igandean, eguerdiko 12etatik aurrera, triangelu nahiz haizealde/haizebe motako ekitaldiak gauzatuko dira Higerko badian eta itsas bidaia egingo da Donibane-Lohizunera.

Edurne Egañak estropada honen 27 urteko ibilbidea aintzat hartu du, eta azken urteotan belaontziei eta itsas kirolei ikusgaitasuna eta bultzada emateko helburuarekin sortutako elkarlana goraipatu du. Izan ere itsas-jarduera hauek “garrantzia dute kirolaren ikuspuntutik, baina baita alderdi ekonomikotik ere”. Era berean, pozik agertu da emakumeak soilik izango dituzten 13 tripulazioren parte-hartzearekin, “kirol honetan ere emakumezkoaren ahalduntzea" sustatzen baitute.

Bestalde, estropadaren zuzendari tekniko Felipe Lopeteguik ostiralerako eta larunbaterako oso klimatologia ona aurreikusten dela adierazi du, igandean izango den eguraldia ezjakina bada ere. Horri esker, “kirol ikuskizun oso interesgarriaz gozatu” ahal izango dela aurreratu du.

Abra Itsas Kirolen Klubeko komodoro Tomás Alonso-Allendek ere hitza hartu du, eta hiru estropada jardunaldi interesgarri iragarri ditu. Hondarribiko Klub Nautikoaren presidente Nicolás Azconak udalerrira gerturatzera animatu du jendea, estropadaren inguruan sortuko den giro apartaz gozatzeko. Azkenik, Donostiako Klub Nautikoko gerente Marta Lizarragak emakumezkoen esku-hartzea nabarmendu du, “modalitate ezberdinetan, gainera”. Lizarragaren hitzetan, emakumeen rola indartzeak “haize bolada berria ekarriko dio estropadari”.

Faboritoak

Parte-hartzaileen maila altua dela eta, oso lehia berdindua espero dela azpimarratu dute antolatzaileek. IRC mailan Akelarre, Maitena, Rat Pack, Gaitero edo AD Garatu Taldea ontziak Urrezko Balea lortzeko lehiatuko dira. Iker Almandoz gipuzkoarra buru duen  AD Garatu Taldea duela gutxi jokatu den Les Sables d'Olonen mundialean bigarren sailkatu da, J 80 mailan. Emakumeei dagokienez, Lamiak sari berezia eskuratzeko faborito dira Valkiria eta Aixkire taldeak.

Euskadiko Txapelketarako zein Espainia Iparraldeko IRC Txapelketarako puntuagarria den Euskal Kostaldeko Estropada Higuerreko badian burutuko da. Haize egonkorra izan ohi du kokapen honek eta ez du hitzordu garrantzitsuetan huts egiten.

Lehen etapan, IRC ontziak lehiatuko dira soilik, kategoria gogorrenean jardungo duten eskifaiak; eta lehia orekatzeko, ontzi bakoitzaren ezberdintasun teknikoak parekatzeko konpentsazio-sistema aplikatuko da. Bestalde, larunbatean eta igandean jokatuko diren jardunaldi teknikoak beste bi mailetara irekiak egongo dira.

Neurketari dagokionez, belaontziak kontrolatzen dituzten nazioarteko erakundeek ontzi bakoitzaren oinarrizko parametroak neurtu eta puntuatzen dituzte, ekuazio konplexu batzuen bidez dagokien zifra (rating) ezartzeko. Puntuazio hori oinarri gisa erabiltzen da estropada bakoitzean denboran zigorrak eta denbora-sariak ezartzeko. 'Denbora-konpentsazio' hori ontzi bakoitzak estropadan duen posizioa erabakitzeko erabiltzen da.

PALMARES HISTORIKOA  

2017

Orokorra

1º. Yamamay, Javier Gallo de Santander
2º. Clandestino, La Gallofa, Santanderreko Peru Mugicarena
3º. Bullbox, Avileseko Sebastiano Napoli

 

Emakumeen klasea

Beti Prest, Hondarribiako Klub Nautikoa. Ontzi-burua: Noemi García.

 

2016 - Orokorra

1º. Gorilón (Emigdio Bedia), R.C.M. Santander

2º. Elior-Beelzebuth 4 (Richard Bedere), Cercle Voile D’Arcachon

3º. Ashandar WOP (Lorenzo Mendieta) R.C.M.A.-R.S.C

 

2015 - Orokorra

1º. Yamamay (Javier Gallo), R.C.M. Santander

2º. Aizen (Belén Rosón), R.C.M. Santander

3º. Elior-Beelzebuth 4 (Richard Bedere), Cercle Voile D’Arcachon

 

2014 - Orokorra

1º. Yamamay (Javier Gallo), R.C.M. Santander

2º. Gaitero (Juan Valdivia), R.C.M.A.-R.S.C.

J 80: Íñigo Jáuregui (Gold Sailing, Hondarribia)

 

2013 - Orokorra

1º. Nautika (Txema Artola), R.C.N.S.S.

2º. Yamamay (Javier Gallo), R.C.M. Santander

3º. Beelzebuth (Richard Bedere), C.V. Arcachon

 

2012 - Orokorra

1º. Phoenix (Ricardo Peña), Zumaia Bela

2º. Tana (Javier Chávarri), R.C.M.A.-R.S.C.

3º. Maitena (Mikel Emaldi), R.C.M.A.-R.S.C.

 

2011 - Orokorra

1º. Yamamay (Javier Gallo), R.C.M. Santander

2º. Gorilón (Emigdio Bedia), R.C.M. Santander

3º. Symphony (Javier Onaindia), R.C.M.A.-R.S.C.

J 80: Íñigo Jáuregui (Gold Sailing, Hondarribia)

 

2010

Estropada klasea

1º. Cantabria Infinita (Toño Gorostegui), R.C.M. Santander  

2º. Gaitero (Juan Valdivia), R.C.M.A.-R.S.C.

3º. Symphony (Javier Onaindia), R.C.M.A.-R.S.C.

 

Gurutzaldi-ontzien klasea

1º. Agur y Tal (Pablo Borde), Getaria Kostabela

2º. Just Spoke (Felipe Lopetegui),

3º. Mirua (José Luis Artola), R.C.N. San Sebastián

 

2009

Estropada klasea

1º. Phoenix (Ian Wood), Zumaia Bela

2º. Akelarre (Mauricio Guibert), Getaria Kostabela

3º. Symphony (Javier Onaindia), R.C.M.A.-R.S.C.

 

Gurutzaldi-ontzien klasea

1º. Zumaia (Pablo Tuduri), Zumaia Bela

2º. Agur y Tal (Pablo Borde), Getaria Kostabela

3º. Garabato (Javier Chávarri), R.C.M.A.-R.S.C.

 

2008

Estropada klasea

1º. Cantabria Infinita (Toño Gorostegui), R.C.M. Santander 

2º. Boro (Salvador Albiñana), R. C. M. Santander

3º. Symphony (Javier Onaindia), R.C.M.A.-R.S.C.

 

Gurutzaldi-ontzien klasea

1º. Garabato (Javier Chávarri), R.C.M.A.-R.S.C.  

2º. Salem Dos (Daniel Alberdi), R.C.M. Santander

3º. Go Blue (Angel Herrerías), C.N. Castro Urdiales

 

2007

Estropada klasea

1º. Pintia (Borja Garbizu), C. N. Hondarribia

2º. Boro (Salvador Albiñana), R. C. M. Santander

3º. Mastranquilo (Guillermo Limousin), C. N. Hondarribia.

 

Gurutzaldi-ontzien klasea

1º. Vindio (Antón Manterola), C. N. P. Getaria

2º. Skat (José Manuel Artola), R. C. N. S. S.

3º. Garabato (Javier Chavarri), R.C.M.A.-R.S.C.

 

2006

Estropada klasea

1º. Cantabria 2006 (José Ramón Díaz Tejeiro), R. C. M. Santander

2º. Symphony (Javier Onaindia), R.C.M.A.-R.S.C.

3º. Taranta (José Luis Ribed), R.C.M.A.-R.S.C

 

Gurutzaldi-ontzien klasea

1º. Ausart (Ricardo Peña), Zumaia Bela 

2º. As de Guía (Javier Peña), Bahía de Bizkaia

3º. Skat (José Manuel Artola), R.C.N.S.S.-C.N.H.

 

2005

Estropada klasea

1º. Espada Cero (Alfredo Arnejo), G. R. Villaviciosa

2º. Taranta (José Luis Ribed), R.C.M.A.-R.S.C.

3º. Enbata 80 (Jon Obeso), C. N. Hondarribia  

 

Gurutzaldi-ontzien klasea

1º. Flying Neleb (Federico García Germán), R.C.M. Santander 

2º. Cantabria Infinita (Toño Gorostegui), R.C.M.A.-R.S.C.  

3º. Salem (Francisco Ruiloba), R.C.M. Santander

 

2004

1º. Sud 60 (Didier Mundutegui), C. V. Arcachon

2º. Bizkaia Maitena (Mikel Emaldi), R.C.M.A.-R.S.C.

3º. Symphony (Javier Onaindia), R.C.M.A.-R.S.C.

 

2003

1º. Zazpiki (Juan Ignacio Gomeza), R.C.M.A.-R.S.C.

2º. Cantabria G. Reserva (J. Nebreda), R.C.M.A.-R.S.C.  

3º. Maitena III (Mikel Emaldi), R.C.M.A.-R.S.C.

 

2002

1º. Cantabria G. Reserva (T. Gorostegui), C.N. Santander

2º. Zumaia Marina Elcano (O. Jauregi), C.N. Hondarribia  

3º. Boro VIII (Salvador Albiñana), RCM. Santander  

 

2001

1º. Cantabria G. Reserva (T. Gorostegui), C.N. Santander 

2º. Boro VII (Salvador Albiñana), R.C.M. Santander  

3º. As de Guía (Javier Peña), C. N. Bahía de Bizkaia

 

2000

1º. Cantabria G. Reserva (T. Gorostegui), C.N. Santander

2º. Portu (Peio Basurco), R.C.M.A.-R.S.C.

3º. Taranta (José Luis Ribed), R.C.M.A.-R.S.C.

 

1999

1º. Taranta (José Luis Ribed), R.C.M.A.-R.S.C.

2º. Ay, Ay, Ay (Leopoldo Gavito), Y.C. Adour Atlantique

3º. Boro (Salvador Albiñana), R.C.M. Santander

 

1998

1º. Taranta (José Luis Ribed), R.C.M.A.-R.S.C.

2º. Boro (Salvador Albiñana), R.C.M. Santander

3º. Ay, Ay, Ay (Leopoldo Gavito), Y.C. Adour Atlantique  

 

1997 Miguel Angel Blancoren hilketarengatik bertan behera utzi zen.

 

1996

1º. Cutty Sark (Pablo Goizueta), C.M. Puerto Sherry 

2º. Zazpiki (Juan Ignacio Gomeza), R.C.M.A.-R.S.C.

3º. Coca Cora (Jerónimo Junquera), R.C.M. Santander

 

1995

1º. Cutty Sark (Pablo Goizueta), C.M. Puerto Sherry  

2º. Zazpiki (Juan Ignacio Gomeza), R.C.M.A.-R.S.C.

3º. Notorius (Jorge Castaño), R.C.M.A.-R.S.C.

 

1994

1º. Machichaco (Juan Olabarri), R.C.M.A.-R.S.C. 

2º. Notorius (Jorge Castaño), R.C.M.A.-R.S.C.

3º. Boro (Salvador Albiñana), (R.C.M. Santander)

 

1993

1º. Zorongo (Ignacio Jáuregui), R.C.M.A.-R.S.C.

2º. Machichaco (Juan Olabarri), R.C.M.A.-R.S.C.

3º. Notorius (Jorge Castaño), R.C.M.A.-R.S.C.

 

1992

1º. Flying Neleb (F. García Germán), R.C.M. Santander