Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ingurumeneko sailburuordeak euskal ikasleen ingurumen-konpromisoa nabarmendu du Aztertu sariak emateko ekitaldian

Aztertu1.JPG

2018.eko otsailak 24

  • 2017. urtean, 23.000 pertsonak hartu dute parte Aztertu programan, itsasertzeko eta ibaietako tarte batzuetako laginak hartzen, prestakuntza-irteeretan, haur-hezkuntzarako material espezifikoak eskatzen edo lehiaketetan parte hartzen
  • Larrañazubi ikastetxea, Elortza eskola, Santa Katalina Lorategi Botanikoa eta 16 pertsona (gehienak ikasleak) saritu dituzte ingurune naturalaren kontserbazioan izan duten inplikazioagatik

Ingurumeneko sailburuorde Elena Morenok Euskadiko ibaiak eta itsasertza aztertzeko Aztertu programan parte hartu duten ikasleek ingurumenarekin duten konpromiso handia azpimarratu du. Elena Morenok adierazi duenez, “ingurumena neurri handiagoan errespetatuko duen etorkizun baten promesa eta euskal gizarteak gure ingurune naturalaren kontserbazioan duen inplikazioaren froga” dira ikasle horiek.  

Elena Morenorekin batera hartu dute parte, Aztertu Sariak banatzeko ekitaldian, Ingurumen Plangintzaren eta Natura Ingurunearen zuzendari Aitor Zuluetak eta, hurrenez hurren, Donostiako Aquariumeko presidente Jose Ignacio Espelek. Sarien bidez, 16 pertsonaren, Larrañazubi ikastetxearen, Elortza eskolaren eta Santa Katalina lorategi botanikoaren ingurumen-arloko lana eta inplikazioa aitortu da. Topaketak ibilgu eta itsasertzen babesarekin konprometitu diren eta 2017an hainbat azterlan eta ekimen aurkeztu dituzten 180 ikasle, irakasle, familia eta pertsona bildu ditu.

Aztertu programa itsasertzari buruzko ingurumen-hezkuntzako ‘Coastwatch’ Europako ekimenaren egokitzapen gisa sortu zen, eta 1992. urteaz geroztik garatzen da. Bi kanpaina biltzen ditu: Azterkosta eta Ibaialde. Kanpaina horiek funtsezko tresnak dira gure itsasertz eta ibaien berezitasunak hobeto ezagutzeko, haien problematika zabaltzeko eta gune natural horiek babesteko premiari buruzko gizarte-kontzientziazioa handitzeko.

2017. urtean, 23.000 pertsonak hartu dute parte Aztertu programan, itsasertzeko eta ibaietako tarte batzuetako laginak hartzen, prestakuntza-irteeretan, haur-hezkuntzarako material espezifikoak eskatzen edo lehiaketetan parte hartzen. Marrazki eta argazki digitaleko lehiaketek, bestalde, gero eta arrakasta handiagoa dute haurren taldean, eta 3.407 lan jaso ziren joan den urtean.

Ekitaldia amaitzean, parte-hartzaileek Aquariuma bisitatu ahal izan dute.   

 

Aztertu 2017ko irabazleak

Sari bereziak:

  • Larrañazubi ikastetxea
  • Elortza eskola
  • Santa Katalina Lorategi Botanikoa

Marrazkia

1. kategoria (10 urtera bitarte)

Ibaialde

  • Irabazlea: Ane Romero (Salestarrak, Deustu)
  • Accesita: Saykouk Anwar (Alonsotegi eskola)

Azterkosta

  • Irabazlea: Amaia Acasuso (Zubi Zaharra ikastola)
  • Accesita: Asier Aristi (Askartza Claret Ikastetxea)

2. kategoria (11-15 urte)

Ibaialde

  • Irabazlea: Irene Del Amo (La Anunciata Ikastetxea)

Azterkosta

  • Irabazlea: Laura Larrañaga (Floreaga Salestar Ikastetxea)
  • Accesita: Maider Conde (Franciscanas Monpellier)

3. kategoria (16 urtetik gora)

Azterkosta

  • Irabazlea: María Pilar Sánchez Sanz (Bakarkakoa)
  • Accesita: Carla Brocal Molina (La Anunciata Ikastetxea)

Argazki digitala

1. kategoria (10 urtera bitarte)

Ibaialde

  • Irabazlea: Aitor Zurutuza (Lardizabal Ikastetxea)

2. kategoria (11-15 urte)

Ibaialde

  • Irabazlea: Raúl Rodríguez (Leitzaran BHI)

Azterkosta

  • Irabazlea: Pablo Mujika (UPA Institutua)
  • Accesita: Vera Adodo (La Salle Bilbao)

3. kategoria (16 urtetik gora)

Ibaialde

  • Irabazlea: Andoni Bikandi (Bakarkakoa) 
  • Accesita: Mariñe González (Aranzadi ikastola)

Azterkosta

  • Irabazlea: Iraitz Camio (Bakarkakoa)