Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

"Hemendik Hona" egitasmoak bertako produktuaren eta gastronomiaren alde egiten du Gipuzkoan lau topaketa gastronomiko antolatuta

Hemendik_hona.jpg

2018.eko irailak 10

Gipuzkoako 11 jatetxek egingo dute lehen topaketa gastronomikoa, datorren irailaren 20an, osteguna, Hemendik Hona proiektuaren baitan, Noticias de Gipuzkoa egunkariak bultzatuta, Euskadiko lehen sektoreko kide guztiek egiten duten lana ikusarazteko eta horren balioa agerian jartzeko.

Para ello, se han organizado cuatro citas gastronómicas, una por cada estación del año, en las que los restaurantes participantes ofrecerán el mismo menú elaborado con materia será local y de primera calidad producida en las huertas de nuestros caseríos o capturada por la flota de nuestros puertos.

Hemendik hona egitasmoak Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordetzaren babesa dauka, izan ere, Bittor Oroz sailburuordeak azpimarratu duenez, oso ekimen interesgarria da, Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen helburuekin bat datorrena, EAEko nekazaritzako elikagaiak sustatzeko estrategiaren barruan, zeina Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoan jasota baitago. “Ezinbestekoa da gure lehen sektorea babestea horrelako proiektuen bitartez. Gure gastronomia eta elikadura sustatu behar ditugu, bereziki gure bertako produktutik tira egiten duena, izan ere, gainera, iraunkortasuna hobetzen laguntzen du, balio bikaineko proposamen turistikoa da, eta ondare kultural, paisajistiko eta gastronomikoa kontserbatzen du”.

Esperientziaz gozatzera animatzen diren bezeroek dastatu ahal izango duten menua berdina izango da proiektuan parte hartzen duten hamaika jatetxeetan. Sarrera moduan, kalabaza krema zerbitzatuko da Eusko Labeleko oliba olio estrarekin; tomate entsalada Ibarrako piperrekin eta sardina marinatu batzuk. Plater nagusi moduan, mahaikideek legatza saltsa berdean hartu ahal izango dute, almejekin, eta, menua errematatzeko, postre tradizional bat, hau da, etxeko euskal pastela basoko fruituekin. Afaria laguntzeko ere berako produktuak eskainiko dira, hala nola Euskal Sagardoa, Getariako Txakolina, Luis Alegre upategiko Koden ardo beltza eta Insalus ura. Hori guztia 25 euroren truke baino ez.

Lehen topaketa gastronomikoaz gozatzeko izena eman behar da, www.hemendikhona.eus webgunean edo 943319200 telefonora deituta.

Hemendik Hona egitasmoan parte hartuko duten 11 jatetxeak dira:

Bera Bera jatetxea. Donostia
Danako Jatetxea. Irun (Bidasoa)
Carmen Jatetxea. Lezo (Oarsoaldea)
Iparragirre Sagardotegia. Hernani (Buruntzaldea)
Botarri jatetxea. Tolosa (Tolosaldea)
Dolarea Jatetxea. Beasain (Goierri)
Bidezar Taberna. Zumarraga (Urola Garaia)
Mikel Uria Jatetxea-Abaraxka. Azkoitia (Urola Erdia)
Beheko Plaza erretegi jatetxea. Zumaia (Urola Kosta)
Belaustegi Baserria Jatetxea. Elgoibar (Debabarrena)
Sirimiri Jatetxea. Bergara (Debagoiena)