Hau da Hezkuntza Sailaren Euskaraldiako lehen hamaikakoa

IMG_0260_-_copia.JPG

2018.eko uztailak 10

Hezkuntza Sailak  Euskaraldia, 11 Egun Euskaraz ekimena sustatzeko bere lehen 11koa aurkeztu du gaur, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Talde enbaxadore honen lana izango da ekimena Saileko langileen artean hedatzea eta euskararen erabilera errazten laguntzea Euskaraldia izango den 11 egun horietan. Euskaraldiak apirilaren 18an bere lehen hamaikakoa aurkeztu zuenetik antzeko talde enbaxadoreak euskararen lurralde osoan zabaldu dira.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte izango da abian Euskaraldia . Ekimen honen helburua da hizkuntza ohituretan eragitea euskararen erabilera eta hiztunen aktibazioa bultzatzeko