Guztira 2.660 pertsonak eman dute izena Udaltzaingoaren bigarren hautaketa-prozesu bateraturako, 26 udalerrik eskainitako 226 plazetako bat betetzeko aukera izateko

Kontseilua Bilkura

2018.eko abuztuak 16

Lehenengo sarbide-probak irailean egingo dira

Guztira 2.660 pertsonak (1.979 gizonezkok eta 681 emakumezkok) eman dute izena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak deitu duen bigarren hautaketa-prozesuan, Euskadiko 26 udalerrik eskainitako Udaltzaingoko oinarrizko eskalako 226 udaltzain-plazetako bat betetzeko aukera izateko. Onartuen behin-behineko zerrenda abuztuaren 24an argitaratuko da, eta egun horretan emango dira argitara azterketa-egunak ere. Proba teorikoak irailaren amaieran hastea aurreikusten da, eta prestakuntza-ikastaroa urtarrilean egingo da.

 

Euskadin Udaltzaingoaren LEP bateratua egiten den bigarren aldia da, ete ekimena Segurtasun Sailak jarri zuen abian Eudel ? Euskadiko Udalen Elkartearekin elkarlanean. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Kontseiluak uztailaren hasieran onartu zituen hitzarmen berria eta hitzarmena borondatez eta aurretik izenpetzea erabaki zuten 26 udalerritako udaltzaingoetan hutsik dauden plazak betetzeko oinarri zehatzak.

 

Oraingo deialdian Udaltzaingoko oinarrizko eskalako 226 udaltzain-plaza eskaintzen dira 26 udalerritako premiei erantzuteko. Lehenbiziko aldiz egin dute bat deialdiarekin hiru hiriburuetako udalek, eta Bilbok 110 plaza, Gasteizek 28 eta Donostiak 8 eskaintzen dituzte. Honakoak dira udaltzain-plazak eskaintzen dituzten gainerako udalak: Portugalete (12), Sestao (9), Barakaldo (8), Santurtzi (6), Eibar (5), Bergara (4), Plentzia (3), Zumaia (3), Elgoibar (3), Gernika (3), Erandio (2), Mungia (2), Berango (2), Abanto-Zierbena (2), Amorebieta (2), Amurrio (1), Legazpi (1), Balmaseda (1), Beasain (1), Basauri (1), Ordizia (2), Pasaia (3) eta Ermua (4).