Gonzalo Nardiz Bengoetxea sarien 2018ko ediziorako hautagaiak aurkezteko epea ireki da

nardiz2018.jpg

2018.eko urtarrilak 26

Sari hauek nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan edo arrantzan jardun luze eta nabarmena izan duten pertsonei edo kolektiboei emango zaizkie.

Sarietarako hautagai izateko, gutxienez Euskal Herriko bi eragile sektorialen babesa behar da eta, nolanahi ere, hautagai izendatutako pertsonaren edo elkartearen onespena.

Sarietarako hautagaiak aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da.

Eusko Jaurlaritzak Gonzalo Nardiz Bengoetxea sariak iragarri ditu 2018rako, nekazaritzaren, arrantzaren, elikagaien eta basogintzaren sektoreetan egindako ibilbide porofesionalak saritzeko. Sari horiek 2003az geroztik ematen dira, bi urtean behin, exekutibo autonomoko lehen Nekazaritza sailburuaren omenez, eta beren helburua da nekazaritzako elikagaien sektorean egindako ibilbide profesional luzeagatik nabarmendu diren pertsonen edo taldeen lana balioestea gizartearen aurrean. sarietarako hautagaiak aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da.

Deialdi honetan, sektore bakoitzeko pertsona edo talde bati ego gehiagori emango zaizkio sariak, Epamaihaiaren iritziz. Saritu bakoitzak ohorezko sari bat eskuratuko du eta esker ona erakutsiko zaio jendaurreko ekitaldi batean, maiatzean.

Sarietarako aurkezten diren hautagaiek gutxienez Euskal Herriko bi eragile sektorilaren babesa beharko dute eta, nolanahi ere, hautagai izendatutako pertsonak edo taldeak hautagaitza onartu beharko du.

Hautagaitzak eta dagozkien dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako Landa eta Itsasertzaren Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritzara zuzendu beharko dira –Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz –, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, ezarritako edozein bideren bitartez.

Sarien 2018ko deialdiaren oinarriak