Gobernuak, urtarrilean, berriro helduko die langile publikoen planen Ekarpenei (Gobernu Bilera 2018-01-23)

fotoconsejo.jpg

2018.eko urtarrilak 23

  • Gaur, Gobernu Kontseiluak onetsi duen neurriak Euskal Sektore Publikoan lan egiten duten 90.000 pertsonak hartzen ditu
  • Honen bidez, ITZARRI-EPSVri egiten zaizkion ekarpenei helduko zaie berriro, ordainsarien % 0,5ekin, eta aurrekontu globalean, ia 17 milioi euroko eragina du
  • Eusko Jaurlaritzak dei egin die zentral sindikalei negoziazio kolektiborako; izan ere, oraindik badago, aurten, ehuneko hori % 1 arte handitzeko marjina 

Gobernu Kontseiluak, gaur, onetsi du Euskal Sektore Publikoan lanean ari diren 90.000 langile ingururentzako enpleguko pentsio-planei egiten zaizkien ekarpenei berriz heltzea; ondorioak izango ditu 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera. 

Urtarril honetatik aurrera, Euskal Administrazio Publikoek, erakunde eta sozietate publikoek, langileen gastuen % 0,5eko ekarpena egingo dute. Erabaki horrek, aurrekontuan, 16.880.674 euroko eragina izango du. 

ITZARRI-EPSVrako ekarpenak etenda zeuden, Espainiako oinarrizko araudiak hala aginduta, 2012ko urtarriletik. 20/2011 Errege Lege Dekretuak, abenduaren 30ekoak, Defizit publikoa zuzentzeko aurrekontu, zerga eta finantza arloko premiazko neurriei buruzkoak, berariaz debekatu zuen ekarpenak egitea enpleguko pentsio-planei edo aseguru kolektiboen kontratuei. 

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA 

Erabaki horren bidez, Eusko Jaurlaritzak bete egiten du langile publikoen erretirora bideratutako planei egiten zitzaizkien ekarpenei berriz heltzeko konpromisoa. Gainera, hala egingo du, erabakiak erabateko segurtasun ekonomikoa eta juridikoa duenean. 

Halaber, Eusko Jaurlaritzak funtzio publikoko sindikatuei eskatu die Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean negoziatzeko, ITZARRI-EPSVri egiten zaizkion ekarpenak are gehiago zabaldu ahal izateko adostasunera iristeko. Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du 2018rako Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legeak, aurten, ekarpenaren ehuneko hori % 1 arte handitzeko aukera ematen duela. 

ITZARRI-EPSV 

ITZARRI borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundea da; 2004ko maiatzaren 6ko “Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorrean” hartutako akordioaren ondorioz sortu zen. 

Euskadin inbertsiorik handiena duen borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundea da. Euskadiko Administrazio Orokorreko eta Erakunde Administrazioko langile publikoen aurreikuspen-plana kudeatzen du, eta gaur egun, 90 mila langile baino gehiago batzen ditu.  

Hamabi urteko ibilbidean, ITZARRI-EPSVk, urtean, % 4,33ko batez besteko errentagarritasuna lortu du.