Gobernuak beste sustapen bat eman dio "Mi carpeta " Nire karpeta"ri, administrazioaren eta herritarren arteko harremanetarako onlineko leihatilari (Gobernu Bilera 2018-07-17)

bilingue.png

2018.eko uztailak 17

Aurerrantzean, eta gehienez 12 hileko epean, autonomia-mailako sektore publikoko erakunde guztiek webgune horretara irauli beharko dute herritarrekiko harremanean sortzen den informazio guztia

Mi carpeta – Nire karpeta”edozein gailutik sar gaitezke, edozein ordutan eta edozein lekutan, itxaron behar izan gabe eta ilarak egin gabe

Doako zerbitzu publikoa da, erabat pertsonalizatua, isilpekoa eta segurua; bertara jotzeko, IZENPEren ziurtagiria behar da, Euskadiko ziurtapenen agentzia publikoarena 

Gobernu Kontseiluak, gaur, barneko prozedurak arautzen dituen dokumentua onetsi du, aurrerantzean eta gehienez 12 hileko epean, autonomia-mailako sektore publikoko erakunde guztiek webgune berean iraultzeko herritarrekiko harremanetan sortzen duten informazio guztia. Mi carpeta – Nire karpeta” izeneko onlineko espazioa da; pixkanaka, lehiatil bakar digital bilakatuko da eta, horren bidez, herritarrek online eta sarbide bakarrarekin kudeatu ahalko dute euskal administrazio publikoarekiko harreman guztia.

Une hauetan, Mi carpeta – Nire karpeta”k lau komunikazio-maila ditu herritarrekin, erabilera erraz eta intuitiboko lau sarrerako ontzitan banatuta:

  • Jakinarazpen elektronikoen ontzia; horietan, erabiltzaileak eskuragarri ditu euskal administrazio publikoarekin egiten dituen jakinarazpen guztiak.
  • Ordainketen ontzia; bertan, Eusko Jaurlaritzaren “Nire ordainketa” zerbitzuaren bidez eginiko ordainketa guztiak ageri dira.
  • Ziurtapenen ontzia; ziurtagiriak behar diren prozeduretarako.
  • Espedienteen ontzia; bertan, aurrerantzean eta gehienez 12 hileko epean, administrazioak erabiltzailearekin dituen espediente eta dokumentazio denak jasoko dira.

Zerbitzu publiko eta doako hau jauzi kualitatiboa da herritarren eta administrazioaren arteko harreman digitalean; izan ere, aukera ematen du edozein gailutatik sartzeko, edozein ordutan eta edozein lekutan. Itxaron behar izan gabe, ilararik gabe eta erabat pertsonalizatuta. Bertan, pertsona bakoitzak bere dokumentu, espediente edo jakinarazpen ofizialak izango ditu, une horretan egiten ari den izapideen arabera: ordainketak, espedienteak, ziurtagiriak, jakinarazpenak edo komunikazioak.

 SEGURTASUNA ETA KONFIDENTZIALTASUNA 

Onlineko espazio horretara pertsona fisikoek eta juridikoek jo dezakete. Konfidentzialtasuneko eta informazioaren segurtasuneko berme guztiekin egiteko, herritarrak eta enpresak kautotu egin beharko dira, IZENPEk, Euskadiko ziurtapenen agentzia publikoak, ematen dituen ziurtagirien bidez. IZENPEren egiaztapen- eta autentifikazio-sistemek prestijioa eta aintzatespena dute nazioartean; izan ere, Europar Batasunak ezartzen dituen segurtasun- eta zehaztasun-estandar zorrotzen arabera lan egiten dute.

PIXKANAKAKO EZARPENA

Aurrerantzean, Mi carpeta – Nire karpeta” zenbait fasetan ezartzen joango da. Lehen une honetan, Eusko Jaurlaritzak leku digital honetan bilduko ditu dagoeneko herritarrei online eskaintzen dizkien eta web-atarietan sakabanatuta dauden zerbitzu, jakinarazpen eta izapide guztiak. Izapideak pixkanaka sartzeko egutegia landuko da, harik eta herritarrek onlineko leihatila honetan egin ahalko dituzten kudeaketen % 100era iritsi arte. Azkenik, Mi carpeta – Nire karpeta” erakunde publiko guztietara zabaltzea da helburua, nahi izanez gero espazio erraz, eskuragarri eta herritarrekin harremanetan egoteko seguru hori erabiltzeko aukera izan dezaten.

GBPPE 2020 

Mi carpeta – Nire karpeta” “Gobernamendu eta Berrikuntza Publikoko 2020rako Plan Estrategiko”ko proiektu garrantzitsuenetako bat da. 71,6 milioi euroko zuzkidura du; plan integrala da Euskal Administrazio Publikoa eraldatzeko erronkari, besteak beste, kudeaketa publiko, gardentasun, kontu-emate, herritarren partaidetza, emaitzen orientazio, emakume eta gizonen arteko berdintasun arloetako efizientziaren eta koherentziaren irizpide berrien eta zorrotzen arabera heltzeko. Xede du Euskadi Europako eskualde berritzaile gisa finkatzea, baita gobernamendu publikoaren arloan ere.