Global Lehian eta Global Training, nazioartekotzeko euskal enpresa-egitura sendotzeko laguntzak (Gobernu Bilera 2018-02-06)

fotoconsejo.jpg

2018.eko otsailak 06

Gobernu Kontseiluak, gaur, bi laguntza-programa onetsi ditu: Global Lehian eta Global Training. Laguntza horien helburua da, batetik, euskal enpresa-egituraren lehiakortasuna hobetzea eta, bestetik, euskal enpresaren giza baliabideen gaikuntza hobetzea. Bi programek dute nazioartekotzea bultzatzeko xedea.

Global Lehian: 5.520.000 € ete-en Internazionalizazioa bultzatzeko 

Eusko Jaurlaritzak ekitaldi honetarako GLOBAL LEHIAN Programarako 5.520.000€ ematea onetsi du gaur, ETE indibidualak eta kooperaziozkoak internazionalizatzen laguntzeko. Era horretan, enpresei laguntzeko behar diren mekanismoak ahalbidetzen dira, Enpresen Internazionalizazio Planean jasotako finantzaketa-iturriak eskainiz. 

Euskal ekonomiaren internazionalizazioa areagotzeko behar diren baldintzak sortzea lehentasunezko helburua da gure Gobernuarentzat eta gure enpresentzat. Hala, GLOBAL LEHIAN Programak lagundu egiten du Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita dauden enpresak kanpoan lehiakorragoak izaten. Programa honek enpresen nazioarteko jardunaren kontsolidazioa eta inplantazioa bultzatzen du, baterako sustapenean, kontsolidazioan eta kanpoko inplantazioan lagunduz.    

Laguntza hauek mikroenpresek, eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), indibidualek nahiz kooperaziozkoek, jaso ahal izango dituzte, betiere Euskadin ezarrita badaude eta jadanik internazionalizazio plan bat badute. 

Laguntza hau eskatzen duten entitateek eta enpresek eskaera normalizatu bat bete behar izango dute formatu elektronikoan, urteko deialdiari dagokion ereduaren arabera. 

Global Training Bekak abian jartzeko gaituta dauden 

“Global Training” bekak deituko dituzten entitate publiko edo pribatuei zuzenduriko laguntzen deialdia onartu du gaur Jaurlaritzak. 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, ekonomia irekiaren arloan sortuko diren etorkizuneko erronkei aurre egiteko konponbideak bilatzeko egiten ari den esfortzuaren baitan, euskal gazteen gaitasun- eta ezagutza-garapenari, heziketari eta mugikortasunari loturiko jarduketa ezberdinak gauzatzeko beharra aitortu du, gazte horien laneratzea sustatzeko. 

Horrexegatik, "Global Training” gazteentzako beka programa deitzea erabaki du. Unibertsitate tituludun eta goi-mailako lanbide-heziketa duten gazteei zuzenduriko beka hauen xedea da atzerriko enpresa eta erakundetan egingo diren praktikak sustatzea, euskal gazteen nazioz gaindiko mugikortasuna bultzatuz. 

2018 ekitaldirako Global Training Beken deialdiak 4.120.000 euroko diru-kopurua dauka eta sei hileko iraupeneko 400 beka finantzatuko ditu gehienez. 

Gaur, Global Training bekak deituko dituzten entitate publiko edo pribatuei zuzenduriko laguntzak onartu dira. Eskaera-eredua ondoko webgunean dago eskuragarri: http://www.industria.ejgv.euskadi.eus 

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako departamentuak ostegun honetan, otsailak 8, 2017-2020 Enpresen Nazioartekotze Plana aurkeztuko die nazioartekotze eremuko ekosistema osatzen duten eragile guztien aurrean. Euskadi Basque Country estrategiaren barruan kokatzen den Planak, datozen urteotan nazioartekotze politiken ardatzak, Basque Trade & Investment agentziaren sorrera eta Kanpo Sarearen zabalkundea jasotzen ditu.