Gasteiz eta Burgos artean zabalera europarra izango duen konexioaren bermeak euskal industriaren lehiakortasuna areagotuko du

2018.eko urtarrilak 09

  • Sustapen Ministerioak egungo trenbidea UIC zabalerara egokitzeko hartutako konpromisoa balioztatu du Tapia sailburuak, merkantzien trafikoek jarraikortasuna izan dezaten Euskal Ytik mesetarantz edo Portugalerantz

Aratxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak eta Iñigo de la Serna, Sustapen ministroak gaur arratsaldean eginiko eguneko bigarren bileran, Gasteiz eta Burgos lotuko dituen trenbidearen ezaugarriak adostu diotuzte, bai bidaiarientzat baita merkantzientzat ere.

Lehenengo kasuan, abiadura handiko plataforma berria garatuko da. Plataforma honek ez ditu, Euskal Yan gertatzen den bezala, merkantziak integratuko, bi instituzioek sakon aztertutako eta kontrastatutako arrazoi teknikoak direla medio.

Ezintasun honen aurrean Eusko Jaurlaritzak muga honi irtenbidea emango zion aukera exijitu zuen, merkantzientzat UIC zabalera landuz gaur egungo Gasteiz eta Burgos arteko trenbidean.

Gaur arratsaldean De la Serna ministroak baieztatu du Euskadik proposatutako aukera honi bultzada emango zaiola. Eusko Jaurlaritzak pozik hartu du berria. 

Tapia sailburuak, egin den ekitaldi publikoan azpimarratu du europar zabalerako trenbideak euskal industriaren lehiakortasunean eragin zuzena izango duela. 

Tapiak esan du aktuazio honekin Euskal Yak lehentasunezko korridoreari dagozkion konexio guztiak blindatzen dituela, Europarekin konektibitatea Frantziatik, Atlantikoko eta Mediterraneoko konexioak Iruñatik eta Portugal eta Mesetarako lotura Burgostik.