Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Freestyle irristaketa modalitateko prestakuntza plana

Argitalpen-data: 

Kiroletako Goi Aholku Batzordearen Lehendakaritzaren Ebazpena 2018ko martxoaren 14koa, non Freestyle Irristaketa modalitateko prestakuntza plana argitaratzen den.

Igaroaldiko entrenatzaile-ikastaroek hiru bloketan banatzen dira: bloke komuna, bloke espezifikoa eta praktikaldia.

Bloke komuna kirol modalitate/espezialitate guztietan berdina da; bloke espezifikoak eta praktikaldiak, ordea, ezberdinak dira modalitate/espezialitatearen arabera.

Hemen aurkezten den ebazpenaren bitartez, arautzen da kirol modalitate/espezialitate horren (igaroaldiko) entrenatzaile-ikastaroetako bloke espezifikoek eta praktikaldiek errespetatu behar duten prestakuntza-plana: arloak, orduak, sarrera-baldintzak… Espaina mailan, entrenatzaile-ikastaro ofizial bat antolatu nahi duen edozein federakuntza edo autonomia-erkidegok bete beharko du prestakuntza-plan honetan ezarritakoa.

Oharra:prestakuntza-plan honen argitaratzeak ez du eragiten kirol modalitate/espezialitate honen barneratzea hezkuntza-sisteman. Hori, dagokion dekretua BOEn argitaratu arte ez da gertatuko.