Euskotrenek eta TKEk traineruen Euskotren Ligako babesle akordioa berritu dute

Euskotren_opt.jpg

2018.eko apirilak 19

  • Horren bidez, emakumeen eta gizonen berdintasunean urrats bat gehiago ematea lortu da, emakumeen liga gizonen ligarekin parekatuz estropaden kopuruen arabera.
  • Akordioak hiru urteko iraunaldia izango du, 2020ra arte.
  • Ekintza hau Euskotreneko III. Berdintasun Planaren barruan sartuta dago.

Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, eta Traineruen Kluben Elkarteak (TKE), datozen hiru urteetarako emakume traineruen Euskotren Ligako babesle akordioa sinatu dute.

Datozen hiru denboraldietarako Euskotrenek zein TKEk emakumeen ligari bultzada bat eman nahi izan diote eta gizonen ligaren parera jarri. Horretarako, emakumeen lehiaketa goreneko egutegia 8tik 14 jardunaldira igarotzea lortu da, gizonen ligaren parean jarriz. Horrez gain, estropada bakoitzaren bukaeran traineru irabazleari 4000 euroko saria ematea erabaki da.

Akordio berri hau emakumeen arraunari Euskotrenek ematen dion luzapena da. 2009an hasi zen ligaren estreinaldiarekin, eta emakumeen kirolaren laguntza linearen eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politikaren berrespena, erantzukizun sozial korporatiboaren programa esparruan.

Euskotreneko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planak emakumeen eta gizonen arteko desoreken murrizketan aurreratzen joatea nahi da, kirol ekintzetan emakumeen parte-hartzea sustatuz. Helburu hori lortzeko, Euskotrenek garatutako Planak ekintza bat bezala Traineruetako emakume Ligako babeslea mantentzea dago.

Berdintasun Plan horrek sustatutako ekintzen barruan, azkeneko lan deialdi handian Euskotrenek sortutako lanpostu berrietan emakumeen %50 sartu zituen, sozietate zuzenago eta berdintsuago baten garraio publikoa izatea lortzeko helburuarekin.

Helburu horrekin berarekin, bere egunean Euskotrenek emakumeen ligarekin konpromisoa hartu zuen, eta denboraldi berria playoff batekin hasiko da ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean Portugaleten eta Zierbanan, eta Zarautzen bukatuko da abuztuaren 18an eta 19an.

Orain arte, Euskotreneko Ligan titulu gehien lortu duen trainerua egungo txapelduna izan da, San Juan Iberdrola, 4rekin, horren atzetik Zumaia, bi titulurekin. Titulua ere behin Galiziak lortu zuen, lehengo denboraldian, Gipuzkoa eta Getaria-Tolosa.