Euskotrenek Donostiako Aste Nagusian zehar izandako bidaiak %4,7 gehitu ditu

euskotren.jpg

2018.eko abuztuak 20

Guztira 254.896 pertsona hurbildu dira Donostiara jaietan zehar Euskotrenek zirkulazioan jarritako 900 tren baino gehiagotan. Datu hau aurreko urtearekin konparatuz gero %4,7ko hazkundea da.

 

Ama Zuriaren jaietan gertatu zen bezala, Euskotrenek Aste Nagusiko baliogabetzeetan hazkundea erregistratu du. Hazkundea bidaien %4,7an kokatzen da (254.896 bidaia 2017ko ia 232.000 bidaien aurrean). 

Jende gehien egon den eguna asteartea izan da, abuztuaren 14a, Amarako geltokian guztira 40.020 bidaia zenbatuta, jarraian larunbata, abuztuaren 18a eta asteazkena, abuztuaren 15a kokatzen dira. Erabilerarik baxuena abuztuaren 13an eta 17an erregistratu da, izan ere egun horietan eguraldia zakarragoa izan zen.

Geltokiei dagokionez, Amara, logikoki, jende gehien mugitu duena izan da, jaietan zehar trena erabili duten pertsona gehiengoen helmuga. Baliogabetze gehien izan dituzten jatorrizko geltokiak honako hauek izan dira: Hendaia (%21,7), Lasarte – Oria (%11,2), Irun (%9,7) eta Zarautz (%4,8), azken hau kostako linean.

Aipatu beharra dago ez dela inolako jazoera aipagarririk gertatu ez zirkulazioan, ez erabiltzaileen aldetik.

Euskotrenek jaietako zerbitzu bereziaren balorazio oso positiboa egiten du eta zerbitzuak erabili direnean bidaiariek izan duten gizalegezko portaera eskertu nahi du, langileei, trenei eta altzariei izandako errespetuari dagokionez zein gainerako bidaiariei.