Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Eusko Labela duen Eztiak bere 25. urteurrena ospatu du

Eztia__2_.jpg

2018.eko azaroak 22

• Ekitaldia Getariako Giez-Berriren egoitzan egin da, eta bertan egon dira, besteak beste, herriko alkate Nikanor Lertxundi eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz.

• Egon diren interbentzioetan, Eusko Labela duen eztia definitzeko esan dute produktu osasungarria dela eta propietate nutrizionalez eta terapeutikoz beteta dagoela. Gainera, azpimarratu da ezti gordinak direla, pasteurizatu gabeak, eta, beraz, beren balio guztiak gordetzen dituztela.

25 urte igaro dira jada Eusko Label bereizgarria duen eztia merkaturatu zen egunetik. 1993an, eztiarekin batera, beste produktu batzuek ere eskuratu zuten kalitate zigilua, esaterako hauek: Arabako Patata, Euskal Baserriko Oilaskoa, Esneko Arkumea eta Gernikako Piperra. Garai hartan, Europar Batasuneko sarrerarekin eta merkatuaren zabalkundearekin, lehia nabarmen handitu zen eta euskal administrazioak Jatorri Izendapenen bitartez eta Eusko Labelaren moduko beste kalitate marka batzuen bitartez identifikatutako kalitatean oinarritutako politika bat diseinatu behar izan zuen.

Gaur egun Euskadiko jakiak eta edariak identifikatzeko premiak funtsezkoa izaten jarraitzen du, izan ere, bizi gareneko mundu globalizatu honetan mundu osoko produktuak ditugu eta modu horretan baino ezin deigu kontsumitzaileei adierazi produktu horiek Euskadikoak direla eta kalitate egiaztatua dutela.

Gaur Getarian eztiaren kalitateaz egin den “Erleak Loretan” izeneko jardunaldian, Alfredo Garcia Llanerak, Giez-Berriko buruak, Eusko Labeal duen eztiaren 25 urteko historia kontatu du eta, Antonio Gomez Pajuelok, apikulturako adituak eta aholkulariak, berriz, kalitateko eztiaren eta erlauntzaren produktuen ezaugarriak balioetsi ditu. Gainera, jardunaldira hurbildu diren guztiek bisita gidatu bat egin dute eztia ontziratzeko plantan, eta Eusko Labeal duten eztien dastaketa zuzendua egin ahal izan dute.

Ekitaldian, beste agintari batzuen artean, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburu Bittor Oroz egon da, eta azpimarratu du jatorria eta kalitatea egiaztatzen duen Eusko Label marka publikoak eztia eta markaren babespeko produktu guztiak bermatzen dituela, haien benetakotasuna agerian utzita eta, hitz batean, Euskadiko kontsumitzaileek eskertzen eta baloratzen duten kontakizuna emanda.

Eusko Label eztiaren ezaugarriak

Eusko Labela duen eztia gordina eta pasterizatu gabea da. Pasterizazioa ohiko prozesua da ezti likido gehienetan, baina beren ezaugarri bio¬logiko gehienak deuseztatzen ditu. Horrega¬tik, Eusko Labela duen eztia gordina da eta bere ezaugarri biologiko eta nutritiboak eta osasunari mesede egiten dioten guztiak bere horretan gordetzen ditu. Era berean, ezti freskoak dira eta erlategian bildu orduko ontziratzen dira, kalitate goreneko produktu bat bermatzeko. Ekoizpena artisau erara egiten da, Eusko Labela duen eztia erlategi txikietan egiten da, horrela, arretaz eta etengabe zaintzen da. Bestalde, Mota ezberdi¬netako eztiei (eukaliptoa, akazia, txilarra, ba-sokoa, ...) eskatzen zaien purutasun maila Eu¬ropako zorrotzenetakoa delako, eta ezti guztiak analizatzen dira, eta Europako Arautegirik gogorre¬netako bat betetzen dute.Erabat kontrolatua gadoen produktua da, izan ere, HAZIk prozesuaren kate osoaren kontrola eta jarraipena egiten du, kalitate goreneko eztia dela bermatuz.

2017an Eusko Labelen erregistratutako 24 ekoizlek 65.000 kilo inguru ezti ontziratu zituzten kalitate bereizgarriarekin.