Eusko Jaurlaritzaren web berria 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeei buruzkoa
Argitalpen-data:
Lehenengo aldi batean, urriaren 11tik aurrera, web-ak (www.hauteskundeak.eus), argibideak ematen ditu laburbilduta, maiatzaren 26an egingo diren hiru hauteskunde-prosezuei buruz: hauteskunde europarrak, udaletakoak eta Batzar Nagusietakoak. Geroago, aipatu hauteskundeak deitzen direnean, hurrengo 2019ko apirilaren 2an, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoko, Zerbitzuetako eta Hauteskunde Prozesuetako Zuzendaritzak asmoa du hauteskunde-web osoago bat plazaratzeko.
Web-ean agertzen den informazio mamitsuena hauteskunde-egutegiaren gertaera esanguratsuenen gainekoa da eta posta-bidez bozkatzeko data garrantzitsuenari buruzkoa.
Halaber, informazioa ematen du bestelako kontu hauez: nork bozka dezakeen eta nor izan daitekeen hautatua, hautegaien hautaezintasunak eta baterazintasunak, Hauteskunde-batzorde Zentralaren Erabakiak eta, laburtuta, indarrean dagoen hauteskundeei buruzko araudia.
Badauka ere kontsultatzerik aipatu bozez 2017 eta 2018an egindako inkestak.
Azkenik, hauteskundeei buruzko bitxikeria batzuk plazaratzen ditu (“Badakizu?”)