Eusko Jaurlaritzako Lan-poltsak 2018: Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu dira. Abenduaren 19an harrera-orduak 8:30 - 12:00
Argitalpen-data:
Gaur argitaratu dira onartuen eta bazter-utzitakoen behin-behineko zerrendak deitu ziren 4 lan-poltsetan. Banako kontsultak atalean kontsulta ditzakezue.
Erreklamazioak aurkezteko epea finkatu da 2018ko abenduaren 28ra arte, hau barne.
Administrari laguntzaileen Kidegoa, Inkestatzaileak eta Estatistika ikuskatzaileak: lehenengo ariketa egiteko eguna eta tokia ere finkatu dira:
Eguna: 2019/01/19
Tokia: Bilbao Exhibition Center. BEC
Zumarragako Ibaiondo Heziketa zentroko hezitzaileak: lehenengo ariketa egiteko eguna eta tokia finkatu da:
Eguna: 2019/01/18
Tokia: Europa Jauregia, Vitoria-Gasteiz.
Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendekin batera, urtarrilaren 10ean, jakinaraziko dira azterketen orduak eta lekuak.
Harrera-orduak:
Astelehenetik ostiralera: 08:30tik 14:00ra arte, abenduaren 19an izan ezik, egun horretan 08:30tik 12:00ra arte izango da.