Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Oiongo antzokiaren egokitzapen-gastuak ordainduko ditu (Gobernu Bilera 2018-12-03)

logoconsejo.jpg

2018.eko abenduak 03

Araban kulturaren garapena sendotzeko neurrien barruan, 10.000 euroko inbertsioa egingo du. 

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak 10.000 euroko laguntza onartu du, bere gaurko saioan, Oiongo Udalarentzat, udalerriko antzokiaren egokitzapen-obrak osorik ordaintzeko. Inbertsio hori Arabako lurralde historikoan kulturaren garapena sendotzeko 2018ko aurrekontuaren barruan onetsitako neurrietan sartzen da.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, inbertsio horren eta beste batzuen bidez, Arabako lurralde historikoan kultura-sektorea sustatu nahi du eta, horretarako, Arabako Foru Aldundiarekin eta Gasteizko Udalarekin era koordinatuan lanean ari da. Helburua kulturaren garapena sustatzea da eta esparru honen egitura profesionala hobetzea. Hori lortzeko, 2018ko aurrekontuan, zuzenketa bidez, 500.000 euroko partida sartu zen eta, horren bidez, zenbait ekimen sustatu dira; horietako bat da Oiongo antzokiaren erreforma.

Oiongo Udaletik esan eta Sailak egiaztatu duenez, kultura-azpiegitura horren eragin-eremuak udalerria gainditzen du, eta errefente bilakatu nahi du Arabako Errioxa osoan, eskualdean antzeko beste espazio eszenikorik ez baitago. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren iritziz, interes publikoko eta kulturaleko arrazoi nahikoa dago diru-laguntza hau emateko.