Eusko Jaurlaritzak partikulen azelerazioan eta neutronikan lan egiten duten euskal eragile eta enpresen arteko lankidetza sustatzen du

Industria_de_la_ciencia.jpg

2018.eko apirilak 27

  • Gaur egin den bileran enpresak, zentro teknologikoak, bikaintasunezko ikerketa zentroak eta unibertsitateko ikerkuntza taldeak batu dira
  • Euskadik azeleragailuen eta neutronikaren sektoreekin lotutako ingeniaritzako eta fabrikazioko enpresa-kontzentrazio altuena du Estatu osoan

Gaur Zamudioko Parke Teknologikoan egin den bileran eztabaida-foroa zabaldu da eta lankidetza-bideak bilatu dira partikulen azelerazioaren eremuan, neutronikan eta azpiegitura handietan esperientzia duten eragileen artean. Beraz, hitzorduan unibertsitarioen taldeak, zentro teknologikoak eta sektoreko euskal enpresak izan dira. 

Estibaliz Hernaez Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea eta Adolfo Morais Hezkuntza Saileko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea izan dira bilera honen buru. Bertan, parte-hartzaileek, ESS Bilboko Mario Pérez zuzendari berria ezagutu dute; bere helburuetako bat da aurrera ateratzea Lund-en (Suedia) espalazio-iturria eraikitzeko adostutako ekarpenak.

Gaurko bilera esanguratsua izan da sektorearen etorkizuna aztertzeko, eta, bertan, honako enpresa hauek parte hartu dute, besteak beste: Aernnova, Grupo Alcor, Antec, AVS, Cadinox, Celestia Technologies Group, Egile, Elytt, Fagor Automation, Idom, Ineustar, Jema Energy, Sener eta Suprasys. Honako zentro teknologikoek izan dute ordezkaritza: Ceit, Cidetec, Ikerlan, Lortek, Tekniker eta Tecnalia. Eta prestakuntzaren eremutik: Bcam, BC Materials, DIPC eta UPV-EHUko hainbat ikerkuntza talde.

Sektore horretan, enpresa, zentro teknologiko, ikerketa-zentro eta unibertsitate-zentroen sareko lankidetza, erakunde publikoen laguntzarekin, ezinbestekoa da; beraz, bilerak balio izan du lankidetza hori sustatzeko eta elkarrekin lan-ildo berriak irekitzeko.

Zer da zientziaren industria?

Zientziaren industriaren sektorearen bilakaera ezinbestekoa da abangoardia berritzailean egon nahi duen eta bere sistema zientifikoan inbertsioei etekina atera nahi dien edozein herrialdetan.

Zientziaren industriaren eraginak gizartean merkatuko zifra hutsek eta zuzeneko salmentek adierazi dezaketena gainditzen du; izan ere, bere efektuek eragin eraldatzaile sakona dute gizartean, eta haren eragile berritzaile indartsu bilakatzen da.

 Zientziaren industria teknologia anitzekoa da, eta zeharkako teknologiak erabiltzen ditu, besteak beste, mekanika eta mekatronika, irrati-maiztasunaren sistemak, sistema ziogenikoak, huts altukoak edo ultra altukoak etab.

Gaur egun Europako zientziaren industria 9.557 milioi eurokoa dela kalkulatzen da, eta globala 40.000 milioi euro baino gehiagoko; urteko hazkundea, % 5,5ekoa.

Estatu-mailan, zientziaren industria INEUSTARren batzen da, Zientziaren Industriaren Espainiako elkartean; bertan, elkartuen % 58 Euskadin dago. Euskadiko zientziaren industria, gaur, BPGd-aren % 0,15 da.