Eusko Jaurlaritzak MAE berria eta haren laguntzen kudeaketan erakarriko dituen aldaketak azaldu dio ardogintza-sektoreari

IMG-20180208-WA0001.jpg

2018.eko otsailak 08

Eusko Jaurlaritzak ardogintza sektoreko 90 profesional baino gehiago bildu ditu “Ardoaren MAE berria. Ardogintza-sektorerako laguntzak” Jardunaldi Teknikoan. Ekitaldia, HAZI Fundazioarekin batera antolatuta, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilaren egoitzan ospatu da.

Jardunaldian Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendariak, Peli Manterolak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetzako teknikariekin batera, ardogintzaren sektorea kanpoan sustatzeko eta modernizatzeko inbertsioetarako laguntzen kudeaketak ekartzen dituen aldaketen berri eman dute.

Aurtengo deialdiak 5/2018 Errege Dekretua du esparru bezala eta mahastizaintza sektorerako 2019-2023 laguntza programaren neurriak aplikatzeko araudi berri honek aldaketak ekarri ditu finantziaketa ildoetan.

Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetan abiarazitako Gastronomiaren eta Elikaduraren Plan Estrategikoak (GEPE) dituen helburuekin bat etorriz, elikaduraren balio katearen eremuan lan egiteko ildo nagusiak markatzen baititu, laguntza horien helburua da ardoa gure mugetatik haratago sustatzea eta sektorean inbertsioak egiten laguntzea, merkatuaren eskarietara hobeto egokitzeko eta Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektorean eta, beraz, Euskadiko ekonomian ere zati nagusi diren enpresen lehiakortasuna eta etekin globala areagotzeko.

Prestazio ekonomikoa

Sustapenerako laguntzei dagokienez, kalkulatzen da onurardunek gutxienez finantzaketaren %50 eskuratuko dutela. Kalkulatzen da, beraz, fondo publikoetatik 8.500.000 € erabiliko direla, horietatik 1.500.000 € 2018ko ekitaldian eta gainerako 7.000.000 €-ak 2019ko ekitaldian.

Inbertsiorako laguntzei dagokienez, berriz, onuradunek %25 inguru jasoko dute eta, beraz, fondo publikoetatik 7.500.000 € erabiliko dira horretarako.