Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eusko Jaurlaritzak Donejekue Bidera bisita gidatuak eta irteerak antolatuko ditu hilaren 16tik aurrera, Kultura Ondarearen Europako urtea dela eta

Ziortza.jpg

2018.eko azaroak 06

Aurten ospatzen ari den Kultura Ondarearen Europako Urtea dela-eta, eta azaroaren 16aan izango den Munduko Ondarearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zentroak bisita gidatuen programa erakargarri bat antolatu du Euskadiko Donejakue Bidera. Xedea da Donejakue Bidea berarekin batera 2015ean UNESCOren Munduko Ondarearen zerrendan inskribatutako lau monumentuak ezagutzera ematea: Bilboko Santiago Katedrala, Gasteizko Santa Maria Katedrala, Ziortzako Kolegiata (Ziortza-Bolibar) eta San Adriango Tunela, Gipuzkoa eta Araba arteko mugan dagoena.

Programa hilaren 16an, ostiralean, hasiko da, arratsaldez, Bilboko eta Gasteizko katedralen bisitarekin. Bertan Katedral horiek Donejakue Bidearekin duten erlazioa azalduko da. Hilaren 17ko eta 18ko goizetan Ziortzeko Kolegiatarako eta San Adriango tunelerako irteerak egingo dira.

Ziortzako txangorako, hilaren 17an, autobus bat irtengo da Bilbotik goizean goiz Markina-Xemeinera. Ziortzaraino Donejakue Bidearen zati batean ibili ondoren, Kolegiata bisitatuko da eta taldea autobusez itzuliko da Bilbora bazkalordurako.

San Adriango tunelaren bisitarako, hilaren 18an autobus bana irtengo da Donostiatik eta Gasteiztik Zegamako Otzaurteko bentarantz. Tunel ezagunaren nondik norakoak ezagutu ondoren, ibilaldi atsegin bat egingo da Zalduondo inguruetaraino. Bertaratutakoek han hartuko dituzte autobusak Donostiara eta Vitoria-Gasteizera itzultzeko.

Modu horretan, Euskadiko Donejakue Bideko lau monumentu garrantzitsuenak ezagutzeaz gain, parte hartzaileak egun batez erromen bihurtzeko dira eta, gidari espezializatuen, eskutik, Bidearen zatirik esanguratsuenetako batzuetatik ibiliko dira.

Santiago Katedralaren bisitan paseo txiki bat egingo da Arkeologia Museotik Alde Zaharreko kaleetan zehar. Bisita horren gidariak izango dira Bilboko Arkeologia Museoko taldea, zeinaren zuzendari den Iñaki García Camino, eta Bilboko Arte Sakratuaren Museokoa, zeinaren buru den Juan Manuel González Cembellín. Santa Maria Katedralaren Fundazioko bisiten koordinatzailea. Ziortzako Kolegiataren txangoan bisitariekin egongo dira Ana Arriaga, Ziortza-Bolibargo Simón Bolivar Museoaren zuzendaria, eta Juan Carlos López Quintana arkeologoa, zeina orain Kolegiatara eramaten duen galtzada ikertzen ari den. Azkenik, San Adriango tunelerako irteeraren gidariak izango dira Alfredo Moraza, Aranzadiko arkeologoa eta bertan egindako indusketa arkeologikoen zuzendaria, eta Nerea Tauschke, ingurumen-hezitzailea eta Zegamako Anduentza Parketxearen dinamizatzailea.

Bisita guztiak doakoak dira eta plazak mugatuta daude. Horregatik erretserbak egingo dira izena eman ahala 695 78 57 15 telefonoan edo info@donejakuebideaeuskadi.eus posta elektroniko helbidean.

Programa honen bidez herritarrei eman nahi zaie Euskadiko Donejakue Bideari lotutako ondare baliodunaren berri, eta ondasun hauek ezagutarazi nahi dira, zeintzuk nazioarteko errekonozimendua duen zerrenda batean, Unescoren Munduko Ondarearenean, dauden.