Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Eusko Jaurlaritzak berriro eskatu du erregioek protagonismo handiagoa edukitzeko NPBren plan estrategikoetan lanketan eta defentsan

PAC_berria.jpg

2018.eko otsailak 21

  • Eusko Jaurlaritzak erregioen protagonismo handiagoa eskatzen du eta erkidegoaren araudiaren garapenean erregioei NPBren Plan Estrategikoen lanketan eta defentsan dagokien zeregina ematea.
  • Hala jakinarazi du gobernu zentralak “El futuro de la alimentación y la agricultura” komunikazioaren gainean dauden iritziak biltzeko asmotan autonomia erkidegoei helarazi dien galdetegian emandako erantzunetan, izan ere, komunikazio horretan definitzen diren ildo nagusietan oinarrituko da Europako Batzordeak seihileko honen amaieran aurkeztuko duen 2020tik aurrerako NPBren proposamena lantzeko.

Idatzi honen bitartez, Euskadik subisidiaritate handiagoa eskatzen dio Estatuari, NPBren Plan Estrategikoetan sartzen diren neurri guztiak definitu, landu, defendatu eta ezartzeko lanetan esku-hartu nahi duten autonomia erkidegoentzat, EBn definitutako oinarriko helburuekin bat etorrita eta Europako Erkidegoaren araudiaren ondoriozko esparruak berak ezartzen dituen mugapenekin baino ez.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak gogorarazten du Euskadik erabateko eskumenak dituela bere lurraldeko nekazaritza politikaren ezarpen esparruan, bai eta NPBren erreformaren aplikazioari lotuta, Lehen eta Bigarren Zutabeko neurrien aplikazioari lotuta, eskumen horiek gauzatzeko borondateko politikoa ere.

Horregatik, exekutibo autonomoak esaten du ez litzatekeela ulertuko Espainian, Estatu autonomikoa izanik, Ministerioa ikuspegi subsidiarioa bere hedadura osoan aplikatzearen aurka agertzea, NPB berriak hori defendatzen baitu.Ez soilik eskumenen edo konstituzioaren edozein ikuspuntu juridikotatik defendaezina litzatekeelako, baizik eta ikuspegi horrek NPB justuagoa, eraginkorragoa eta sinplifikatuagoa ekarriko lukeelako eta, azken finean, nekazaritza sektore lehiakorragoa eta baserri ingurune biziagoa eta kohesionatuagoa ere bai.

Hamalau galdera

Pasa den 2017ko azaroaren 29an, Europako Batzordeak “El futuro de la alimentación y la agricultura” komunikazioa aurkeztu zuen eta, urtarrilaren 17an egindako bilera batean, Nekazaritza eta Elikadurako Idazkari Orokorrak Komunikazio horren gainean egondako eztabaiden berri eman zie Autonomia Erkidegoei, bai eta etorkizuneko negoziazioen garapenerako aurreikusi daitekeen egutegiaren berri ere.

Autonomia Erkidegoen posizioa modu ordenatuan biltzeko, galdetegi bat prestatu zen, 14 galderekin, dokumentuaren alderdi nagusien gainean. Eskatu zen moduan, Eusko Jaurlaritzak otsailaren 8a baino lehen bidali zituen erantzunak, Aholkularitza Kontseiluaren hurrengo bilera baino lehen bere ekarpenak eduki zitzaten.

Galderek kontu hauek azpimarratzen zituzten:

• NPBren balio erantsia erkidegorako
• Aplikazio eredu berria
• NPB berriaren helburu nagusiak
• NPB zentzudunagoa, modernoagoa eta iraunkorragoa.
• Nekazarien errentariaren laguntza bideratuagoa
• Merkatutik datorren nekazarien errentaren zatia hobetzeko inbertsioa
• Arriskuen kudeaketa
• Ingurumenaren zaintza eta klimaren aldeko ekintza areagotzea
• Baserri guneetako ehun sozioekonomikoa indartzea
• Nekazari berriak erakartzea
• Hiritarren kezkei heltzea
• NPBren dimentsio globala
• Migrazioa

Bukatzeko, azken gai bat, “Beste gogoeta batzuk” epigrafearen pean, aurreko galderetan lekurik ez zuten autonomia erkidegoen ekarpen edo eskarietara irekita uzten zen.