Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Eusko Jaurlaritzak beraien kontratuetan "erosketa ekologikoa" klausulak sartzen dituzten erakunde publikoak aintzatetsi ditu Eusko Jaurlaritzak beraien kontratuetan "erosketa ekologikoa" klausulak sartzen dituzten erakunde publikoak aintzatetsi ditu

Argitalpen-data: 

IMG_8559.jpg

  

  • Jardunaldi tekniko batean, Euskadiko sektore publikoaren kontratazio prozesuetan ingurumeneko klausulek gaur egun zer nolako presentzia duten aztertu da. 
  • Jardunaldian, Nazio Batuen Erosketa Publiko Jasangarrirako Programaren arduradun Farid Yaker jaunak hartu du parte

 

Euskal Administrazio Publikoak erosketa eta kontratazio publiko berdearen bidean lortutako aurrerapenak eta arrakastazko kasuen aurkezpenak izan dira gaur Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Ihobe sozietate publikoak Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren egoitzan antolatutako jardunaldi teknikoaren ardatzak. Bertan, Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programari atxikitako erakundeak publikoki aintzatetsi ditu Jaurlaritzak.

Eusko Jaurlaritzak erosketa publiko berdea sail guztietara hedatzeko duen konpromisoa nabaria da eta horregatik parte hartu dute jardunaldiaren irekieran esku hartzen duten sailburuordetza nagusiek, zehazki, Elena Moreno Zaldibar Ingurumeneko sailburuordeak, Itziar Agirre Berriotxoa Ogasunekoak eta Nerea Karmele López-Uribarri Goicolea Administrazio eta Zerbitzu Orokorretakoak.

Jardunaldian Farid Yaker izan da gonbidatu berezia, Nazio Batuetako Ingurumen Programaren Erosketa Publiko Iraunkorrerako Programaren arduraduna. Erosketa publiko berdearen egungo egoeraz eta sektorean etorkizunerako aukerez mintzatu da.

Jardunaldian zehar mahai-inguru bat antolatu da erosketa eta kontratazio-prozesuetan ingurumen-irizpideak kontuan hartu ohi dituzten erakunde publikoekin. Eusko Jaurlaritzako ordezkariez gain, mahai-inguruan parte hartu dute Legazpiko Udalak, Donostiako Udalak, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek, EITBk eta Mutualiak.

Jardunaldiarekin batera, Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programara atxiki diren erakundeei diploma bat eman zaie, hartutako konpromisoarengatik. Orain arte atxiki diren erakundeak honako hauek dira:

  • Jasangarritasunerako udalerrien euskal sarea, Udalsarea 21
  • Euskal Irrati Telebista Publikoa, EiTB
  • Legazpiko Udala
  • Guardia-Arabako Errioxako kuadrilla
  • EVE- Energiaren Euskal Erakundea
  • Udaltalde 21-Nerbioi Ibaizabal
  • Mutualia
  • Beterri-kostako Industrialdea
  • Sprilur
  • Deba Bailarako Industrialdea
  • Donostiako Udala
  • Abanto Zierbenako Industrialdea
  • Goierri Urola-Garaiko ESI
  • Urolako Industrialdea S.A
  • Goierri Beheko Industrialdea
  • Bilboko Udala
  • Ihobe Ingurumen Kudeaketarako Erakunde Publikoa
  • Arratiako Industrialdea
  • Bizkaia Sortaldeko Industrialdea
  • Gasteizko Udala
  • URA, Uraren Euskal Agentzia
  • VISESA
  • Itelazpi
  • Arabako Industrialdea

 Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen 2020rako Programak ezartzen du Euskadiko Administrazioa bere osotasunean mugiarazteko eta ingurumen-irizpideak erosketa eta kontratazioan barne hartzea lortzeko beharrezko jarduteko esparrua.