Eusko Jaurlaritzak 75.000 euroko diru-laguntza onartu du Karraskan elkartearentzat, Innolaba sormen-lantegientzako deialdia martxan jar dezan (Gobernu Bilera 2018-11-06)

logoconsejo.jpg

2018.eko azaroak 06

Araban antolatuko diren ekimenei zuzendutako proiektu honen bidez, gutxienez, lau proposamen lagunduko dira

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak, bere gaurko saioan, 75.000 euroko diru-laguntza zuzena onartu du Karraskanentzat. Elkarte honek Euskadiko sormen-esperientzien sare bat osatzen du eta kontu-sail honen bidez Innolaba egitasmoa garatzen lagunduko zaio. Karraskan elkarteak kultura eta sormen sektorean ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko diru-laguntzak bideratuko ditu diru horrekin, sormen-lantegien sorrera Araban sustatzeko asmoz.

Innolaba ekimenaren bidez honelako helburuak dituzten sormen-lantegiak diruz lagunduko dira:

  • Elkarrizketa, lankidetza, sormena edota desberdinen arteko hibridazioa eta talentuaren sustapena, gure inguruko potentzial sortzailea ahalik eta gehien garatzeko.
  • Lurraldeko pertsona eta taldeen arteko komunikazio, harreman eta integrazio hobea.
  • Laneko inguruak eta plataforma teknologikoak eta ez teknologikoak erabiltzea, lankidetzarako moduak, ikerketakoak eta ekoizpen artistikoa eta kulturala hazteko.
  • Harremanetarako eta bitartekaritzarako bide berriak sortzea, partaideengana eta ikus-entzuleengana zuzentzeko, esperientzia esanguratsuagoak, bereizgarriagoak eta kualitatiboagoak eskainiz.
  • Praktika kulturaletatik kultura eta gizarte arloko berrikuntza-estrategiak planteatuko dituzten ekimenak garatzea.
  • Bere proiektuak nazioartekotzea eta sormen arloko sustapena eta trukea areagotuko duten nazioarteko sare edo programetan parte hartzea edo horrelako sare edo programak ezartzea.
  • Kultura-berrikuntzaren eta berrikuntzaren kulturaren oraingo eta etorkizuneko garapena indartuko duten ikerketak eta azterketak garatzea.

Deialdi honen bitartez, gutxienez, lau proiektu eta, gehienez, zortzi hautatuko dira Araban. Proiektu bakoitzari, gutxienez, 6.000 euro emango zaizkio; eta gehienez, 16.500 euro.