Eusko Jaurlaritzak 65.000 euroko laguntza onartu du Jai Alai World Tour zesta-punta nazioarteko zirkuitua babesteko (Gobernu Bilera 2018-10-30)

logoconsejo.jpg

2018.eko urriak 30

Munduko Pilota Batzarrak diru-laguntza zuzen hau jasoko du, espezialistarik onenak bildu dituen txapelketa hori antolatzeko

Gobernu Kontseiluak 65.000 euroko diru-sail bat onartu du, gaurko bileran, Jai Alai World Tour zesta-punta nazioarteko zirkuituaren antolakuntza diruz laguntzeko. Munduko Pilota Batzarra Elkarteari emandako laguntza honen xedea da lehiaketa horren aurtengo edizioa babestea.  

Jai Alai World Tour zesta-punta nazioarteko zirkuitua 2014. urtean jaio zen, modalitate honetako kirolari profesionalik onenak bilduko zituen txapelketa bat sustatzeko asmoz. Zirkuituak lau hileko iraupena izan du aurten, uztailetik urriaren amaiera arte; aurtengo edizioak hiru grand slam, hiru open eta sei master izan ditu. Edizio honetan zehar, hogeita hamar bat pelotarik Hossegor, Hondarribia, Zumaia, Bordele, Bartzelona edo Gernikako frontoiak bisitatu dituzte.

Proiektu honen jatorria zesta-punta bultzatzeko aukeren inguruko hausnarketa-prozesua izan zen, non Eusko Jaurlaritzak, Munduko Pilota Batzarrak eta Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak parte hartu baitzuten. Jai Alai World Tour zirkuituaren xedea da zesta-puntaren mundua sustatzea, zaleentzat erakargarria den formatu bat eskainiz udako eta udazkeneko hiletan zehar. Denbora horretan, AEB eta Mexiko utzi eta zirkuitua hartzen duten frontoitan kokatzen da lehiaketaren fokoa.