Eusko Jaurlaritzak 50.000 euroko diru-laguntza onartu du Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartearentzat (Gobernu Bilera 2018-10-30)

logoconsejo.jpg

2018.eko urriak 30

Laguntza honi esker, Elkarteak ondare horren inguruko ikerketa, hedapena eta defentsa sustatuko du

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak, bere gaurko saioan, 50.000 euroko diru-laguntza onartu du Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartearentzat, Euskadiko industria-ondarearen inguruko bere lana burutu dezan. Laguntza honen bidez, Elkarteak industria-ondarearen eta herri-lanaren inguruko ikerketa, defentsa eta hedapena sustatuko du, eta ondare horri guztiari balio emateko lan egingo du.

Diru-laguntza honen onarpenaren oinarrian dago kultura ondarearen hedapenari ematen zaion garrantzia, euskal kultura beraren garapenerako beste dimentsio bat eskaintzen baitu. Horrela, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aburuz, zinez interesagarria da Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartearen lana diruz laguntza, horren helburuak hauek direlarik:

  • Babestutako industria-ondarea herritarrei hurbiltzea.
  • Industria-ondarearen proiekzioa eta errekonozimendua hobetzea euskal gizartean.
  • Euskadiko industria-ondarea irisgarriagoa egitea.
  • Ondarearen inguruko balio positiboak hedatzea, ikuspegi negatiboen kontra eginez.
  • Euskal industria-ondareari balio ematea ikuspegi global batetik eta bere osotasunean.

Bestalde, nabarmendu behar da kultura ondarearen garapena sektore estrategikoa dela Eusko Jaurlaritzak Kultura eta Sormen Industriaren alde egin duen apustuaren barnean. Bultzada horren helburuetako bat da Sormen Barruti Adimentsu bat sortzea Euskadin, kultura eta sormenaren esparruan lan egiten duten entitateen lana laguntzeko.