Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eusko Jaurlaritzak 50.000 euroko diru-laguntza onartu du Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearentzat, abesbatzen jarduera dinamizatzeko asmoz (Gobernu Bilera 2018-07-10) Eusko Jaurlaritzak 50.000 euroko diru-laguntza onartu du Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearentzat, abesbatzen jarduera dinamizatzeko asmoz (Gobernu Bilera 2018-07-10)

Argitalpen-data: 

logoconsejo.jpg

Laguntza honen bitartez abesbatzen lan pedagogikoa eta erakundeen profesionalizazioa babestuko dira, eta ezohiko jarduerak sustatuko dira.

Eusko Jaurlaritzak, gaurko Gobernu Kontseiluaren bileran, Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearentzako 50.000 euroko diru-laguntza zuzena onartu du. Laguntza horren helburu da Euskadin dauden abesbatzen esparruan erreferentziako proiektuak sustatzea, abesbatzen jardueraren profesionalizazio-maila eta kalitatea indartuz.

Diru-laguntza honen jatorrian Eusko Jaurlaritzatik sustatutako Kultura Auzolanean planaren inguruan burututako gogoeta-prozesua dago. Proposamen horren esparruan, eragile gehienak bat etorri ziren abesbatzen jarduera indartzeko beharrarekin, baita kalitate profesionaleko jarduerak eta abesbatzak sustatzearekin eta babestearekin ere. Testuinguru horretan, Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak ‘Abesbatzen erreferentziako proiektuen sustapena’ izenburua daraman proiektu bat gartzeko ezohiko diru-laguntza eskaera aurkeztu du.

Proiektu horren bitartez Euskadin dauden abesbatzen jarduera sustatuko da, hainbat lan-ildotatik:

  • Ikuspegi pedagogikotik, haur- eta gazte-abesbatzekin lotutako proiektuak lehenetsiko dira.
  • Profesionalizazioaren eta lan-merkatu profesionalean sartzearen ikuspuntutik, gerenteen, eragileen, kantarien, zuzendarien, laguntzaileen eta artista gonbidatuen jarduera sustatuko da.
  • Azkenik, ezohiko ekoizpenak edo jarduerak sustatuko dira, adibidez, CDak grabatzea eta nazioarteko jaialdietan edo lehiaketetan parte hartzea.