Eusko Jaurlaritzak 400.000 euroko diru-laguntza onartu du Micaela Portilla Eskolaren jarduera diruz laguntzeko, Orgaztarren Dorrearen zaharberritzea burutu dezan (Gobernu Bilera 2018-07-30)

logoconsejo.jpg

2018-07-30

Diru-laguntzari esker, langabezian dauden zenbait gaztek lanbide-heziketa jaso eta monumentu kalifikatu honen birgaitzean parte hartuko dute

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, gaurko bere bileran, 400.000 euroko diru-laguntza onartu du Añanako Kuadrillaren alde. Bere xedea da Micaela Portilla Eskolaren jarduera finantzatzea 2018. urtean zehar. Eskola horri esker, langabezian dauden zenbait gaztek lanbide-heziketa jaso eta Orgaztarren Dorrearen birgaitzean parte hartzen dute.

Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen diru-laguntzak Añanako Kuadrilla du xede, Arabako foru-erakunde hori baita Micaela Portilla Tailer Eskola bultzatu zuena. Enplegu-Prestakuntza zentro horrek Arabako Foru Aldundiaren, Kutxabankeko Vital Fundazioaren eta Lanbideren finantzazioa jasotzen du eta aipatutako eraikina birgaitu eta zaharberritzeko eginkizuna dauka.

Eskolaren bitartez, langabe gazteek lanbide-heziketa jasotzen dute urtero, ogibide ezberdinen inguruko profesionaltasun-egiaztagiria lortu ahal izateko: igeltserotza historikoa, armatzeko aroztegia eta hargintza. Heziketa horrekin batera, aipatu langabeek jarduera profesional bat gauzatzen dute, egiazko obra batean lan eginaz: kasu honetan, Orgaztarren Dorrearen (Iturriestaria-Lantaron) birgaitzea. Eraikinak eskola bera hartzen du barne eta Monumentu Kalifikatua izendatua izan zen 2002. urtean.