Eusko Jaurlaritzak 25.000 euroko diru-laguntza zuzena onartu du Euskal Irudigileak elkartearentzat, irudika ilustratzaileen topaketa antolatu dezan (Gobernu Bilera 2018-07-24)

logoconsejo.jpg

2018.eko uztailak 24

Aurtengo edizioa urriaren 18an, 19an eta 20an izango da, eta nazioarteko eragileek hartuko dute parte

Eusko Jaurlaritzak, bere gaurko Gobernu Batzordean, 25.000 euroko diru-laguntza bat onartu du Euskal Irudigileak elkartearentzat, Irudika Ilustratzaileen Nazioarteko Topaketa Profesionalaren antolaketa laguntzeko. Jardunaldi hauen bitartez ilustrazioaren arloa garatu nahi da Euskadin eta kultura eta sorkuntzaren esparrua indartu nahi da Araban.

Irudika Nazioarteko Topaketa iaz sortu zen eta helburua da nazioarteko profesionalak bilduko dituen erreferentziazko zita bat finkatzea. Jardunaldi hauen bidez profesionalei etengabeko formazioa eskaintzen zaie, nazioarteko eragileen eskutik antolatzen diren hitzaldi eta tailerren bitartez. Hiru egunetan zehar era askotako ekimenak antolatzen dira; hala nola, eztabaidak eta mahai-inguruak, tailerrak, elkarrizketa profesionalak eta antzeko zitak (networking-ak) edota erresidentzia artistikoak.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesaz gain, ekimen honek Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren edota Artium Museoaren babesa ere badauka, besteak beste. Zita honek erreferentzia-gunea bilakatzen du Gasteiz egun horietan zehar, eta aurten urriaren 18an, 19ean eta 20n izango da.