Eusko Jaurlaritzak 2.400.000 euro onartu ditu udalei laguntzeko kultura ondarea zaintzen eta babesten (Gobernu Bilera 2018-05-15)

logoconsejo.jpg

2018.eko maiatzak 15

Agindu honen azken deialdiaren bidez, 2015-2017 urteetarako, 31 proiektu diruz lagundu ziren

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak 2.400.000 euroko kontu-sail bat onartu du bere gaurko saioan udalentzako diru-laguntzak sustatzeko kultura ondarea zaindu eta babestu dezaten. Deialdi honen onuradunak horrelako egitasmoak bultzatu nahi duten udalak izango dira, eta hauen bidez 2018-2020 epealdian sustatuko diren proiektuak diruz lagunduko dira. Diru-laguntza lerro honen aurreko deialdiaren bitartez, 2015-2017, 31 proiektu ezberdin diruz-lagundu ziren.

Bi diru-laguntza mota bereizten dira deialdi honen baitan: bata, euskal kultur ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzekoa, 2.250.000 euroko diru kopurua duena; eta bigarrena, aipaturiko ondare horri eragiten dioten hiri antolaketarako instrumentuak idatzi eta aldatzekoa, 150.000 euroko diru kopuruarekin (2.400.000 euro orotara).

Agindu honen aurreko deialdia 2015-2017 epealdirako izan zen, eta haren bitartez 31 proiektu ezberdin  diruz lagundu ziren hiru urtez. Diru-laguntzak jaso zituzten erakunde gehienak udalak izan ziren, baina bestelakoak ere izan ziren, esate baterako, Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea (IOHLEE) edota Bizkaiko Eleiz Museoa. Hauexek izan ziren diru-laguntzak jaso zituzten proiektuetako batzuk: Arrasate Kulturola eraikinaren berrerabilpena; Laudioko Ermuko Andra Mari elizak ikertu, kontsolidatu eta gizarteratzeko proiektua; Zambranako Portilla Kultura Multzoaren garrantzia azpimarratu eta hedatzekoa edota, azkenik, Zallako La Mella multzoaren garrantzia azpimarratu eta hedatzekoa.