Eusko Jaurlaritza "2018ko Bilboko Ospetsua" izendatzeko ekitaldian izan da

Ilustres_Bilbao_2018__4_.jpeg

2018.eko abenduak 17

Eusko Jaurlaritza “2018ko Bilboko Ospetsua” izendatzeko ekitaldian izan da. Bilboko Udaletxeko Arabiar aretoan gaur arratsaldean egindako ekitaldian izan dira Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu, Osasuneko sailburu Jon Darpón  eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu, Bingen Zupiria.

Ekitaldian Bilboko alkate Juan María Aburtok bere ibilbidean hiriaren izena hedatzen eta zabaltzen lagundu duten pertsona edo erakundeak aintzatetsi ditu.  Aurtengo sarituak Félix Linares, zinezale eta literaturazalea, Victoria Cañas enpresaria eta Isidro Elezgarai Esteban, UNICEF Euskadiko presidentea izan dira.