Euskara protagonista da aurtengo Hizkuntzen Egun Europarrean

Brusela.jpg

2018.eko irailak 27

Urtero bezala, Hizkuntzen Eguna Europan ospatzen da gaurkoan hizkuntzen potentziala, Europako hizkuntza-aberastasuna eta eleaniztasuna azpimarratzeko xedez. Egun hau abiapuntutzat hartuko da hainbat ekimen gauzatzeko Europan eta Bruselan, Europar Batasuneko erakundeekin eta europar bazkideekin batera. Etxepare Institutua eta Eusko Jaurlaritza rol aktiboa jokatzen ari dira bide horretan, Euskara eta eleaniztasunaren potentziala EBren jardueretan bistaratuz eta txertatuz.

Aurten, Euskara ohorezko lekuan dago ospakizun honen inguruan, Europako Batzordeak euskara sartu baitu aurtengo ospakizunaren leman, frantses eta alemanaren ondoan. Egun hauetan, ‘Kaixo’ hitzak ongietorria ematen du Batzordearen fatxadan, Hizkuntzen Europar Eguna ospatzeko eta instituzio horrek antolatzen duen urteko konferentzia aurkezteko.

Halaber, euskarak parte hartzen du ‘Transpoesie’ europar proiektuaren baitan bultzatutako ekimenetan;  proiektua Etxepare Euskal Institutua bazkide gisa hartzen duen EB/EUNICen Kultura Institutu Nazionalen sareak koordinatzen du. Bruselako garraio publikoaren erabiltzaileek badute aukera Juanjo Olasagarreren poema bat euskaraz, ingelesez eta frantsesez irakurtzeko, eta baita Euskara posizionatezko antolatu diren solasaldietan parte hartzeko ere.

Bestalde, Europako Batzordeak irailaren 27an egingo duen hezkuntza eta eleaniztasunaren urteko Foroaren baitan, Euskadiko hezkuntza-politika europar jardunbide egokien adibide gisa aurkeztuko da. Jon Duñabeitia irakasleak parte hartuko du, eleaniztasunak hezkuntzan duen balio erantsia eta Euskadiren kasua aurkeztuz. Foroko parte-hartzaileek, gainera, euskal kultura eta Euskara sustatzeko xedez Etxepare Institutuak bultzatzen dituen lan eta ekintzak ezagutu ahal izango dituzte gertutik. Euroeskualdeko dimentsioa eta Euskadik eta Nouvelle Aquitainek Euskararen inguruan duten lankidetza ere azpimarratu egin da egin hauetan, Eskualdeen Lantaldean egindako konferentzian.