Segurtasun Saila

Euskalmetek hobekuntzak egin ditu bere webgunean, eta bere produktu meteorologikoen bistaratze hobea eskainiko du.

Argitalpen-data: 

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak hainbat hobekuntza egin ditu bere webgunean (www.euskalmet.euskadi.eus), erabiltzaileei eta profesionalei bere produktuen interakzio eta bistaratze hobea eskaintzeko.

Hobekuntza horiei esker, aurrerantzean Euskalmeten webgunean sartzen diren pertsonek modu eraginkorragoan elkarreragin ahal izango dute radarraren irudiekin, eta, beraz, era zehatzagoan ikusi ahal izango dute –baita toki-mailan ere– prezipitazioen, ekaitzen edo tximisten ibilbidea eta eragina.

Era berean, EAEko ibaien uraldiei buruzko informazio zehatzagoa izango dute estazioek ematen duten informazioaren bitartez, eta haizeari, tenperaturari eta abarri buruzko datu historikoak denbora errealean bildu ahal izango dituzte, grafiko eta mapa interaktiboagoekin.

Euskalmeten webgunearen berrikuntzek, halaber, estatistikak errazago lortzeko eta intereseko datuak bizkorrago eta errazago esportatzeko aukera emango dute.