Euskadiko eta Nafarroako eredu ekonomiko-industrial arrakastatsuak aztertu dira Andaluzian

Tapia_Sevilla.jpg

2018.eko apirilak 23

Andaluziako Mendebaldeko Industri Ingeniarien Lurralde Elkarteak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua, Arantxa Tapia, eta Nafarroako presidenteordea, Manu Aierdi gonbidatu ditu Euskadiko eta Nafarroako industria eredua azaltzeko. Biek mahai-inguru batean parte hartu dute, eta publikoaren artean enpresetako ordezkariak, Elkarteko kideak eta Andaluziako industriako profesionalak zeuden.

Ekitaldia hasi baino lehen, Andaluziako Juntako Enpresako sailburua den Javier Carnerok Euskadiko eta Nafarroako ordezkaritza instituzionalak agurtu ditu.