Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoei hasiera emango zaie igande honetan, Arrasaten izango den Kroseko frogarekin

kirol_jokoak_2.jpg

2018.eko martxoak 09

-          Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 2.800 neska-mutil inguru elkartuko dira ekainera arte luzatuko diren proba hauetan.

Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen 37. edizioari hasiera emango zaio igande honetan, Arrasaten. Hitzordua goizeko 11.00etan izango da, Arrasateko Mojategiko atletismo pistan, han hasiko baita krosa.

Neguko kirol modalitate hau aurtengo lehen froga izango da, eta 200 eskolaumek parte hartuko dute. Maiatza eta ekainean ospatuko diren Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan, guztira, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 2.800 neska-mutil inguru elkartuko dira;  alegia, lurralde bakoitzeko infantil mailako kirolari eta talde irabazleak. Honako kiroletan lehiatuko dira: aerobic, xakea, atletismoa, saskibaloia, eskubaloia, txirrindularitza, futbol 11, futbol 7, areto futbola, gimnasia erritmikoa, judoa, karatea, euskal pilota, tenisa, errugbia, boleibola, hondartza boleibola, padela eta igeriketa.

Lurralde historikoetako foru erakundeen eskumena da eskola kirola, eta udal administrazioekin lankidetzan garatu ohi da. Eusko Jaurlaritzak kirol jarduera hori arautzeko legedi orokorra kudeatzen du eta, horrez gain, Kirol Jokoak antolatzen ditu urtero. Horietan EAEko kirolariak biltzen dira udaberrian zehar.

Jon Redondo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak parte hartuko lehen jardunaldi honetan.