Euskadik eta Kataluniak funtzio publikoari buruzko esperentziak partekatu dituzte

20180319_101546ok.jpg

2018.eko martxoak 19

  • Eusko Jaurlaritzak eta Bartzelonako Udalak Euskal Administrazio Publikoko Lanpostuen Zerrendak (LPZ) lantzeko prozesuak aztertu dituzte lan bilera batean

Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko Zuzendari Juan Mari Barasorda, gaur goizean, lan batzarra egin du Bartzelonako Udaleko ordezkariekin. Bertan, Euskal Administrazio Publikoko Lanpostuen Zerrendak (LPZ) lantzeko prozesuak aztertu dituzte.

Topaketa honetan, honako gai hauek aztertu dira: Lanpostuen Zerrenda eta bere aurrekontu-txantiloia landu eta aldatzeko prozesuak, lanpostuak baloratzeko metodoa, Lanpostuen Zerrenda onetsi eta gerora aldatzeko eskumenak, eta aldaketa horiek elektronikoki kudeatzeko modua.  

Batzarrean, Eusko Jaurlaritzaren aldetik, honakoek parte hartu dute: Funtzio Publikoko Zuzendari Juan Mari Barasorda, Planifikazio eta Antolakuntza Zerbitzuko arduradun Amaia Ubiria, eta Giza Baliabideen arduradun Mikel Gorriti. Bartzelonako Udaleko ordezkaritzaren aldetik, ostera, honako hauek izan dira: Giza Baliabideen Gerente Pilar Mirás, Giza Baliabideen eta Antolakuntzako Gerente Ferrán Daroca, Antolakuntza Zuzendari Javier Pascual, eta Giza Baliabideen Zerbitzu Juridiko eta Sustapen arduradun Nuria Llopis.