Euko Jaurlaritzak gogorarazi nahi du alkohola kontsumitzea erabat debekatuta egongo dela errugbiko Challenge Cup eta Champions Cup txapelketetako finaletan partidak hasi baino 15 minutu lehenagotik eta azpimarratu nahi du ez dela inolako salbuespenik egin partida hauekin

2018.eko maiatzak 09

Errugbiko Challenge Cup eta Champions Cup txapelketetako finalen harira, Eusko Jaurlaritzak argitu nahi du alkohola kontsumitzea guztiz debekatuta egongo dela partida hasi baino 15 minutu lehenagotik hau amaitu eta 15 minutura arte. Debekua indarrean izango da apirilaren 7ko Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko 1/2016 Legearen ezarpena dela eta. Eusko Jaurlaritzak azpimarratu nahi du ez dela inolako salbuespenik egin Lege honen ezarpenari dagokienez finalak direla-eta

Eusko Jaurlaritzak gogoratu nahi du 1/2016 Legea, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa, Euskadiko kirol ekitaldi guztietan aplikatzen dela, futbol profesionalean eta saskibaloi profesionalean izan ezik. Lege honen araudia garatu arte, hauxe da ezartzen den irizpidea: alkohola kontsumitzea debekatuta dago partida hasi baino 15 minutu lehenagotik harik eta amaitu eta 15 minutura arte (tabakoa eta beste sustantzia batzuk ere debekatuta daude).

                Futboleko Lehen Mailan, Bigarren Mailan eta Bigarren B Mailan, bai eta saskibaloiko ACB Ligako partidetan 19/2007 Legea dago indarrean, Indarkeria, Arrazakeria, Xenofobia eta Intolerantziaren aurkakoa, uztailaren 11koa. Bigarren araudi honek alkoholaren eta bestelako produktuen kontsumoa eta salmenta arautzen du dagozkion kirol ekitaldietan (futbol profesionala eta saskibaloi profesionala).