Estibaliz Alkorta Euskara Sustatzeko zuzendaria Literatura Unibertsala saileko bi argitalpen berriren aurkezpen ekitaldian izan da

Esti_Erein.jpg

2018.eko maiatzak 22

Estibaliz Alkorta Euskara Sustatzeko zuzendaria Literatura Unibertsala saileko bi argitalpen berriren aurkezpen ekitaldian izan da gaur, Donostiako Udal Liburutegi zaharrean. Alde batetik, Alice Munroren ‘Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak’ ('Hateship, Friendship, Courtship, Loveship, Marriage') lana itzuli du Isabel Etxeberriak; bestetik, Friedrich Dürrenmatten ‘Epailea eta haren borreroa’ ('Der Richter und Sein Henker') itzuli du Idoia Santamariak.

Aurkezpenean, Alkortarekin eta itzultzaileekin batera, Idoia Gillenea EIZIEko presidentea eta Xabier Olarra Erein eta Igela argitaletxeetako ordezkaria ere izan dira.

Eusko Jaurlaritzak babesten duen Literatura Unibertsala sailari esker, guztira, 28 urteko ibilbidean 170 lan baino gehiago euskaratu dira, eta euskaraz irakur daitezkeen literatura klasikoen kopurua biderkatu da. Aurten 80.000 euroko diru-laguntza izenduna emango dio Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak EIZIEri literatura unibertsala euskaratzen jarrai dezan.

Informazio gehiago esteka honetan.