"Errepidean, garagardo ALKOHOLGABEA" kanpainaren enbaxadoreak Euskadira heldu dira alkoholaren eta gidatzearen arteko bateraezintasunaz kontzientziatzeko

Cerveza_Sin_Vitoria-Gasteiz--1286_(2).jpg

2018.eko uztailak 18

Bide-segurtasunaren arloko ekimena, Cerveceros de Españak sustatuta, DGTren laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzaren lankidetzarekin

  • Aurten ekimenaren XVIII. edizioa da eta mezua hiri inguruneetan bizikletak erabiltzen dituztenei ere zabaldu zaie.
  • Udako bira egiten jarraituko dute hiri hauetan, besteak beste: Huesca, Valentzia, Albacete edo Kordoba.
  • Europar Batasunaren barruan, Espainia da garagardo alkoholgabearen lehen estatu ekoizlea eta kontsumitzailea.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 16a. “Errepidean, garagardo ALKOHOLGABEA” kanpainaren enbaxadoreak biraren erdialdera iritsi dira eta Euskaditik igarotzen ari dira beren Harley Davidsonen gainean helburu honekin: euskal herritarrak kontzientziatzea uda honetan alkoholik ez kontsumitzeaz, baldin eta gidatu behar badute. Cerveceros de España elkarteak, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzaren lankidetzarekin, ekimen horren beste edizio bat aurkeztu zuten astelehenean, uztailaren 16an Gasteizen. Ekimen horrek 18 urte eman ditu alkohola eta gidatzea bateragarriak ez direla gogorarazten eta gidarientzako edari seguru gisa garagardo alkoholgabea eskaintzen.

Uztail osoan zehar, udako oporrak direla eta joan-etorriak ugariagoak izatea espero denez, “Errepidean, garagardo ALKOHOLGABEA” kanpainaren enbaxadoreek milaka kilometro egingo dituzte eta tartean Espainiako hainbat herritan geldituko dira gidariak kontzientziatzeko gidatzeko ezin dela alkohol tanta bat bera ere kontsumitu. Horretarako, motozaleek beren bidean aurkitzen dituzten gidari guztiak garagardo alkoholgabe bat hartzera gonbidatuko dituzte eta beraien mezu arduratsua helaraziko diete.

Birako enbaxadoreek azken geldialdia Avilesen egin dute eta hor, Asturiasko erkidegoko hamarnaka motozalek bidaiaren zati batean errepidez lagundu diete Villaviciosaraino. Han, motozale horiekin batera, merezitako atsedena hartu dute eta, mezua motozaleen kolektibora ere zabaltzeko asmoz, garagardo ALKOHOLGABE batzuk hartzera gonbidatu dituzte. Kanpainaren enbaxadoreak beste hiri hauetatik ere igaroko dira: Huesca, Valentzia, Malaga, Granada edo Albacete, besteak beste. Horien artean dauden herrietan ere geldialdi batzuk egingo dituzte, beren mezua bazter guztietara zabaltzen jarraitzeko.

Aurkezpenean Carlos Zapatero jauna, Vitoria-Gasteizko Herritarren Segurtasunaren zinegotzia, eta Sonia Díaz de Corcuera andrea, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria, egon dira, eta Vitoria-Gasteizen egin den kanpainaren aurkezpenean parte hartu dute, haien babesa eta laguntza adierazteko. Ertzaintzako agenteak ekitaldira beren motorrekin bertaratu dira, ekimenarekiko atxikipena adierazteko.

Carlos Zapatero jauna, Vitoria-Gasteizko Udaleko Herritarren Segurtasunaren zinegotziak, Udalak honelako prebentzio-kanpainekin daukan konpromisoa azpimarratu du: “pertsonen bizitza arriskuan jartzen duten jokabide arduragabeak, esaterako, alkoholaren eraginpean gidatzea, ekiditen dituzten prebentzio kanpainak”. Horren haritik, gogorarazi du iaz Arabako hiriburuan erregistratutako trafiko-istripuen %10en kausa zuzena alkohola izan zela.                                                 

Sonia Díaz de Corcuera andreak, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Trafikoko zuzendariak, ekimenaren mezua eta helburua azpimarratu nahi izan ditu: “Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak eragile, erakunde eta elkarte guztien esfortzuak batzeko konpromisoa dauka, kontzientziazioa lantzen jarraitzeko eta, horrela, ezbehar-tasa murriztu ahal izateko". 

Cristina de Aguirre andreak, Cerveceros de España elkarteko Gizarte Gaien Arduradunak, nabarmendu nahi izan du garagardogileen sektoreak bide-segurtasunarekiko konpromiso handia daukala: “Alkohola eta gidatzea bateraezinak dira, beti. Horregatik, garagardo-kontsumitzaileei gogorarazi nahi diegu, gidatu behar badute, bidaia luzea izan zein laburra izan, garagardo alkoholgabea hartzeko, hori baita gidatu behar denerako aukera segurua”. 

Ramón Pradera jaunak, “Errepidean, garagardo ALKOHOLGABEA” kanpainaren bozeramaileak, hauxe nabarmendu du: “Guk, gidariak garen aldetik, argi daukagu eta lortu nahi dugu jende guztia konturatzea gidatu behar bada ez dela alkohol tanta bat bera ere kontsumitu behar” 

“Errepidean, garagardo ALKOHOLGABEA” kanpainaren sei enbaxadoreei laguntzeko, kanpainako aliatuek motozaleei baldintzarik gabeko babesa adierazi nahi izan diete. Motozale horiek gaur arratsaldean bertan aterako dira Madriletik Valdepeñaserantz eta han aurretik daukaten bidaia luzearen barruan lehen geldialdia egingo dute.

Kanpaina adinez nagusia

“Errepidean, garagardo ALKOHOLGABEA” kanpainaren enbaxadoreek milaka kilometro egin dituzte Espainiako errepideetan zehar, beren kontzientziazio-mezua zabaltzeko. Azken lau urteotan hamaika herri bisitatu dituzte eta milaka garagardo alkoholgabe hartzera gonbidatu dute, Espainiako gizarteari alkoholak errepidean lekurik ez daukala jakinarazteko. 2017. urtean motozaleek 5.000 kilometro baino gehiago egin zituzten eta 3000 garagardo ALKOHOLGABE baino gehiago hartzera gonbidatu zuten.

Motozaleek beren karabanarekin egiten dute bidaia, herritarrei informazioa emateko erabiltzen dutelako. Gune hori hiri bakoitzaren erdialdeko eremuetan kokatuko da eta horretan, alkoholaren eta gidatzearen arteko bateraezintasunari buruzko informazioa emango da, eta hortik igarotzen diren erabiltzaile adinez nagusi guztiei eremu horretako ostalaritza-lokaletan garagardo ALKOHOLGABEA hartzeko gonbidapenak banatuko zaizkie.

“Errepidean, garagardo ALKOHOLGABEA”: erreferentziazko kanpaina bat

Ekimen honek DGTk banatzen duen Bide Segurtasunaren arloko Merezimenduzko Domina dauka. 2010ean, Espainiako garagardogileen sektoreak Bide Segurtasuneko Europako Gutunarekiko atxikimendua berritu zuen, eta gainera, Europar Batzordearen ekimen hori, 2004an jaiotakoa, sinatu zuten lehenetakoa izan zen. Orain dela gutxi kanpainak CEA Fundazioaren saria ere jaso du.

“Errepidean, garagardo ALKOHOLGABEA” kanpainak bere egiten du European Road Safety Charterren (Bide Segurtasuneko Europako Gutuna) helburua, istripuetan hildakoen kopurua erdira murrizteko. Helburu hori Europar Batzordeak sustatzen du eta horren parte da 2001ean abiatu zenetik.

Bizikletaz ere, garagardo ALKOHOLGABEA 

Aurtengo berrikuntza gisa, eta kanpaina hau, gidatzen den ibilgailua edozein dela ere, gidari guzti-guztiei zuzenduta dagoela gogorarazteko, mezua hiri barruan bizikletak gidatzen dituztenei ere zabaldu zaie, garraiobide horren erabilera gure herrialdean gorantz doa eta.  “Errepidean, garagardo ALKOHOLGABEA, bizikletaz ere” kanpainak helburu bera dauka: gidariak kontzientziatzea alkohola eta bizikleta ez direla bateragarriak. Garagardoaren ohiko kontsumitzaileek, gidatzeko orduan, aukera seguru bat hartu ahal dute, garagardo ALKOHOLGABEA.

Horregatik, Bizikletaren Munduko Egunean (apirilaren 19a) hiriko txirrindulariei informazioa emateko hainbat gune jarri ziren Valladoliden, Bilbon eta Zaragozan; eta irailean, Mugikortasunaren Astearen esparruan, ekimen hori Espainiako beste hiri batzuetara eramango da.

Garagardo ALKOHOLGABEA

Garagardo ALKOHOLGABEA errepidean aukera seguru bat da eta hautaketa egokia garagardo tradizionalaren zaporeari eta propietateei eusteko. Izan ere, garagardo ALKOHOLGABEA bakarrik hartuta, alkoholemia kontrol batean positibo ematea guztiz ezinezkoa da.

Europar Batasunaren barruan, Espainia da garagardo alkoholgabearen lehen estatu ekoizlea eta kontsumitzailea. Espainiarrek kontsumitzen duten garagardo guztiaren %14tik gora alkoholik gabekoa da eta garagardo kontsumitzaileen %33k etxetik kanpo noizbait hartu izan dute alkoholik gabekoa.

Cerveceros de España da 1922tik Espainian ekoizten den garagardo ia guztia ordezkatzen duen entitatea. Elkarte hori Espainian garagardo marka nagusiak ekoizten dituzten konpainiek sortu zuten eta horiekin elkartzen ari dira lurralde nazional osoan sakabanatuta dauden konpainia garagardogile berriak.

 

Jarraitu guri hemen:

www.enlacarreteracervezasin.es

 

Twitter: @ECcervezaSIN

 

Facebook: https://www.facebook.com/ECcervezaSIN/

 

Instagram: @eccervezasin

 

#ECCervezaSINGira18