Erkorekak: "Kataluniako krisiaren inpaktuari etekina atera nahi dio Espainiako Gobernuak birzentralizazioari bigarren bira bat emateko"

2018.eko urtarrilak 18

Gobernuko bozeramailea elkarrizketatu dute Radio Popular-Herri Irratian eta Autogobernuari lotuta KAk aplikatzen dituen “155 txikiek” eragiten dioten kezka aitortu du bertan.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekaren iritziz, Espainiako Exekutiboa baliteke Kataluniako krisiari etekina ateratzen ari izatea “birzentralizazioari bigarren bira bat emateko”, krisi ekonomikoarekin bere garaian egin zuen bezala. Erkorekari kezka eragiten diote bereziki “155 txikiek”, Konstituzio Auzitegiak aplikatzen dituenak Euskadiren eskumenekin zerikusia duten gaiei buruzko sententzia bat ematen duen bakoitzean. “Gernikako Estatutua suntsitzen ari da hori” ziurtatu du gaur goizean Radio Popular-Herri Irratiko Egun on Bizkaia saioan emandako elkarrizketa batean.

Bozeramaileak berriro ere eskatu du “instituzioen arteko negoziazio-gunea berreskuratzeko”, “erabakitzeko dauden gaiei” aurre egitearren, horien artean egiteko dauden transferentziei, Euskadin Gernikako Estatutua osatu gabe dagoelako “uste orokortua” dagoela ikusita. Gainera, negoziazioa eta Aurrekontuen onarpena bereizteko eskatu du. Hala, Gobernu zentralak egiteko dauden transferentzien inguruan igorri zaion txostena aztertuko duela espero du, kontuan izanik txosten horrek eguneratu egiten duela “laurogeita hamarreko urteetan PPk bermatu” zuen hura. “Zer gertatu da urteotan Estatutuak 1979tik bere horretan dagoenean?” galde egiten dio bere buruari.

Erkorekaren iritziz, deigarria da PP izatea legaltasunaren alde egin duen apustuaren ikur bihurtu nahi izan duena Katalunia, Euskadin estatutuen Legea “bizikidetza eta aukera” arrazoiengatik aplikatu daitekeela eusten dion tesia defendatzen duen bitartean. Hala, krisi ekonomikoarekin egin zuten bezala, agertoki horri etekina atereaz autonomia erkidegoen eskumenak murrizteko, Euskadirenak bereziki, bere ustez Espainiako Gobernuak" Kataluniako krisiari etekina atera nahi dio dezentralizazioari bigarren bira bat emateko”. Espainiako Gobernuaren jarduna euskal Autogobernua “higatzen” ari dela azpimarratu du. “Kezka eragiten dit 155. artikuluak baina are eta gehiago kezkatzen naute 155 txikiek, KAk aplikatzen dituenak Euskadiren eskumenekin zerikusia duten gaiei buruzko sententzia bat ematen duen bakoitzean; Gernikako Estatutua suntsitzen ari dira”, gaineratu du.

CATALUNYA ETA PRESOAK

Kataluniako Parlamentuko lehendakariaren atzoko hautespenari buruz, Exekutiboko bozeramailearen iritziz Roger Torrentek diskurtso “positiboa eta itxaropentsua” eman zuen, bere konpromisoa erakutsi baitzuen bizikidetza berreskuratzera eta elkar ulertzea lehengoratzera bideratutako ekintzen alde.

Espainiako Gobernuak defendatutako espetxe-politikaren aldaketa posible bati buruz galde egin zaionean, Erkorekaren ustez “ez lioke gehiago aurka egin behar Europako Auzitegiaren doktrina barneratzeari, presoek famili bizitzarako duten eskubidearen ingurukoari”, eta gogora ekarri du kolektibo horrek ere pausoak eman behar dituela eragindako kalte bidegabea aitortze aldera.