Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Elena Moreno Ingurumeneko sailburuordea Quebeceko Kanpoko Ekintza eta Frankofoniako ministrorde Michel Lafleur jaunarekin bildu da

Argitalpen-data: 

Ezkerretik eskuinaldera, I. Pedreira, J. Losada, A. Zulueta, E. Martínez de Cabredo, E. Moreno, M. Lafleur, E. Urcelay eta A. Calderón

Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordea Michel Lafleur Quebeceko Kanpoko Ekintza eta Frankofoniako ministrordearekin bildu da gaur goizean, Ihobe sozietate publikoaren Bilboko egoitzan, ingurumenaren arloko lankidetza bateratua sustatzea eta jardunbide egokiak partekatzeko bideak bilatzea helburu izan dituen elkarretaratzen batean. 

Lafleur ministrordeak interes bizia erakutsi du Eusko Jaurlaritza bi herrialdeentzat lehentasunezkoak diren alorretan gauzatzen ari den ekimenei dagokienez: klima-aldaketaren aurkako borroka, ekonomia zirkular baten aldeko apustua, natura-ingurunearen babesa eta uraren kudeaketarekin lotutako politikak. 

Era berean, Lafleurrek zein Morenok konpromisoa adierazi dute Euskadi eta Quebecen lankidetza bateratua sustatzeko bideak bilatzeko nazioarteko sareetan, esate baterako The Climate Group izeneko klima-aldaketari buruzko foroan edo garapen jasangarriaren aldeko eskualdeetako gobernuen NRG4SD sarean. 

Bileran, Elena Moreno sailburuordearekin batera ingurumeneko lantalde guztiak hartu du: parte Ingurumen Administrazioaren zuzendaria, Iván Pedreira, eta Natura Ondarearena, Aitor Zulueta; URAko zuzendari nagusia, Ernesto Martínez de Cabredo, eta Ihobekoa, Jesús Losada; Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko Estibaliz Urcelay, eta Alfons Calderón, Quebecek Bartzelonan duen bulegoko zuzendaria.