Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Eusko Label eta Euskotren ligak babesten ditu: Zarautz

Zarautz.jpg

2018.eko abuztuak 19

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak aurten ere traineru txapelketekin bere konpromisoa azaldu nahi du. Hori dela eta, Eusko Label eta Euskotren ligen babeslea da.

Udan zehar, liga horiek plataforma iraunkorra eskaintzen dute Eusko Labela duten produktuen promoziorako eta garraio publikoa erabiltzearen aldeko mezuak zabaltzeko. Bi helburu horiek ikusgarritasuna eta ospea eskuratzen dituzte horrela, bestela lortu ezin izango liratekeenak.

Eusko Label gizonezkoen liga ekainaren 24an hasi da Bilboko banderarekin eta Portugaleten amaituko da irailaren 16an.

Euskotren emakumeen liga ekainaren 30ean hasi da Sestaon eta abuztuaren 19an bukatuko da Zarautzen.

Informazio gehiago: https://bit.ly/2KidNxI