Dieta osasungarria eta intxaurrak haurren obesitatearen aurka egiteko

Proyecto_Obinut.jpg

2018.eko azaroak 29

Haurren obesitatean esku hartzeko azterlan baten liderra da AZTI. Azterlanean BioCruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuak eta Italiako Consiglio Nazionalle delle Ricerche (CNR) erakundeak ere parte hartzen dute

 

Dieta osasungarria eta intxaurrak haurren obesitatearen aurka egiteko

  • Proiektuaren emaitzek agerian utziko dute dietan intxaurrak eta zenbait gantz sartzeak duen eragina haurren obesitatean, gaixotasun hori baita mende honetako osasun publikoaren arazo larrienetakoa. Haurren obesitateak helduaroan desgaitasuna eta heriotza goiztiarra gertatzeko aukerak areagotzen ditu.
  • Saioko partaide izango da nutrizio arloan esku hartzeko talde bat, zeinetan obesitatedun haurrek eta nerabeek dieta pertsonalizatua jasoko duten gantz azidoen osagarriekin, metabolismoan duen eragin positiboa egiaztatzeko.
  • Proiektuaren finantziazioa International Nut and Dried Fruit Council (INC) erakundearen esku dago, nazioartean bera baita erreferentzia fruitu lehorrekin zerikusia  duten osasun, nutrizio, estatistika, elikadura segurtasun eta nazioarteko arau eta araudien arloetan, 2016ko ikerketa proiektuen deialdiaren barruan.

 

Elikatzeko aukerak aldatzea eta dietaren kalitatea hobetzea dira egungo lehentasunak nozitzen dugun obesitate epidemiari aurre egiteko. Populazio helduekin egindako azterlan askotan ikusi da zenbait fruitu lehor egunero eta neurriz kontsumitzeak murriztu egiten duela gorputzaren masa indizea edo gaixotasun kardiobaskularra izateko arriskua. Hala ere, orain arte ez da izan azterlanik haurrei zuzenduta  eta fruitu lehorrekin egindako nutrizio esku hartzearen arloan. AZTI izango da proiektu honetako liderra, intxaurrak eta beste gantz azido batzuk kontsumitzeak haurren metabolismoan duen eragina aztertzeko. Proiektuko partaide dira, era berean, BioCruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutua eta Italiako Consiglio Nazionalle delle Ricerche (CNR) erakundea ere. Partzuergoak beste proiektu batzuetan ere parte hartu du eta horietan lortutako emaitzetatik abiatuta planteatu da honako azterlan hau.

 

Obesitatea XXI. mendeko osasun publikoaren arazo larrienetakoa da eta, gainera, helduaroan desgaitasuna eta heriotza goiztiarra gertatzeko aukerak areagotzen ditu. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, mundu mailan, 2 eta 17 urteko adin tartean, haurren eta nerabeen %33ek dute gainpisua eta obesitatea.

Azken 15 urteetan obesitate tasa Espainian %9 handitu da haur eta gazteen artean, eta %4 helduen artean, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) eta ENPE inkestaren arabera (Obesitate orokorraren eta sabelaldeko obesitatearen prebalentzia Espainiako helduen artean 2014-2015). Bestalde, haurren artean egindako azken azterlanak (ALADINO, Elikadura, jarduera fisiko, haurren garapen eta obesitateari buruzko azterlana, 2015) OMEren irizpideak erabilita, erakusten du Espainian %23 ingurukoa dela gehiegizko pisudunen ehunekoa haurren artean eta haurren arteko obesitatea %18 ingurukoa dela.

Balio altuenak haurren eta gazteen artekoak dira, hots, 6 eta 9 urte eta 18 eta 24 urte artekoak. Espainia da, Europako herrialdeen artean, gainpisu eta obesitate tasa handiena duten herrialdeetako bat.

Euskadi ere nahastuta dago arazo horretan, haurren obesitate indizeak nabarmen azpitik gelditzen badira ere estatuko batez bestearekiko, ALADINO azterlanaren azken emaitzek jasotzen dutenaren arabera. Zehazki esateko, haurren obesitate tasari dagokionean, Euskadin %11koa dela ikusiko dugu, 7 puntu azpitik estatuko batez bestearekiko.

Gainpisua eta obesitatea izatearen oinarrizko arrazoiak elikadura desegokia eta bizitza estilo sedentarioa dira. Elikagai aukerak aldatzea, dietaren kalitatea hobetzea eta jarduera fisikoaren hazkundea bultzatzea lehentasunezkoak dira obesitate pandemia honi aurre egiteko.

Obesitateari buruzko ikerlan epidemiologiko eta klinikoek estrategiak ematen dituzte obesitatearen eragina murrizteko, hala nola, dieta osasungarria eramatea, jatorduetan nutriente banaketa egokia izanda, gantz ase, azukre eta gatz gutxiko elikagaiak kontsumitzea, edo barazki eta fruta, ale eta arrain kontsumoa handitzea eta jarduera fisikoa areagotzea.

 

Proiektu berritzailea

Gure dietan barneratzen ditugun gantzen kantitatea eta, batez ere, kalitatea erabakigarriak dira obesitatea prebenitu eta tratatzeko. Berriki iradoki den bezala, hainbat gantz monointsaturatuk parte hartzen dute gantzen oxidazioan, metabolismo energetikoan, gose sentsazioan, pisua eta kolesterolaren metabolismoa mantentzean. Dietako gantzek gure metabolismoan duten rolari buruzko ikerlan gehiago egin behar badira ere, obeso helduekin egindako zenbait  azterlanen arabera, gaixotasun koronarioa eta Diabetes Mellitusa izateko arriskua handitu egiten da gantz azido aseak eta transak kantitate handian janez gero, gantz azido monointsaturatuak edo gantz azido poliintsaturatuekin jatearekin alderatuta.

Bestalde, intxaurrak kontsumitzea osasunerako onuragarria dela esaten da, dituen gaitasunengatik, antioxidatzaile, hipokolesterolemiko, kardiobabesle, minbiziaren aurkako, antiinflamatorio eta diabetesaren aurkakoa baita, besteak beste (Kim Y, Keogh JB, Clifton PM). Nutrients. 2017;9(11):1271). Biztanleria helduarekin egindako azterlan askotan ikusi da fruitu lehorrak neurrian jateak gorputzaren masa indizea edo gaixotasun kardiobaskularra izateko arrisku murrizten dituela (Ros E 2010. Nutrients;2(7):652-82). Hala ere, orain arte ez da izan azterlanik haurrei zuzenduta  eta fruitu lehorrekin egindako nutrizio esku hartzearen arloan.<0}

OBINUT proiektua izango da lehendabizikoa 6 eta 14 urte arteko haur obeso eta gehiegizko pisudunekin nutrizio arloko esku hartzeko saiakuntza kliniko bat egiten. Proiektuaren fokua zelula-mintzen lipidoen azterketan jarriko da, biomarkatzaile integral  gisa, ohiko parametro klinikoekin batera, fruitu lehorren kontsumoak gainpisua duten eta obesoak diren haurrengan duen eragina ebaluatzeko.

OBINUT proiektuaren emaitzek erakutsiko dute intxaurrak eta zenbait gantz dietan sartzeak zer eragin duen haur obeso eta gehiegizko pisudunen metabolismoan. Haur obesoek nutrizio arloan dituzten beharrizan espezifikoak eta elikatzeko gustukoen dituzten janariak berraztertuko dira, eta, horrela, elikadura sektoreak eta baita enpresa farmazeutikoek eta osagarrien enpresek ere, haurren obesitatea prebenitu eta kontrolatzeko formula berritzaileak diseinatu ahal izango dituzte.

 

Produktu eta soluzio berrien garapena

Haurrek ez dute ohiturarik fruitu lehorrak jateko eta horregatik beharra dago produktu osasungarriak sortzeko fruitu lehorrak integratuta formulazio berrietan. OBINUT proiektuan aurre egin beharreko erronka garrantzitsuenetako bat da intxaurrak dietan sartzea elikatzeko produktu berrien bitartez, jaki horretan oinarrituta eta haurrentzako eta nerabeentzako espezifikoki diseinatutakoak, horiek jateko orduan dituzten gustuak, pertzepzio sentsorialak eta nutrizio beharrak kontuan hartuta.

Aurreikusita dago zelula mintzen lipodomika (azken belaunaldiko odol analitika, esaten diguna gure gorputzak zuzen funtzionatu dezan behar dituen nutrienteak eta proportzioak zeintzuk izan behar duten) baliagarria izatea tresna molekular gisa, gaixotasuna prebenitzea eta kontrolatzea eta jarraipena egitea ahalbidetzeko. Gainera, beste hau ere ahalbidetuko digu: nutrizio arloan esku hartze zehatzagoa eta pertsonalizatuagoa definitzea, haur obeso edo gehiegizko pisua duenaren beharretara egokituta.

Azkenik, tratamenduen pertsonalizazioa lortzeko beharrezko da integratzea datu desberdinak, klinikoak, haurren nutrizio arloko beharrak eta behar sentsorialak, jarduera beharrak, bizi-konstanteen kontrola, etab. Datuen azterketatik eta integraziotik erreminta berriak sortuko dira, haur bakoitzaren autokontrola eta patologien prebentzioa edo kudeaketa ahalbidetuz. Azken batean, erreminta horiek zerbitzu pertsonalizatuak eskaini ahal izango dituzte, hala nola, erosketa aukerak, dietak, osagarriak edo jarduera fisikoa.