Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka ekimena Artium Museoan antolatuko da aurten, irailaren 28tik 30era arte

Argitalpen-data: 

dantz1.jpg

ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak aurtengo Dantzan Bilaka programa aurkeztu du gaur, Gasteizen. Proiektu honek sorkuntza koreografikoko esperientziak alderatzea eta prozesuak partekatzea du helburu, eta aurten Artium Museoan izango da irailaren 28tik 30era. Dantzan Bilaka antolatzeko arduradunak ez ezik, prentsaurrekoan partaide sortzaile diren bi pertsona eta Daniel Castillejo Artiumeko zuzendaria izan dira gaurko prentsaurrekoan. Ekimenak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa du.

Aurtengo edizioaren inguruko informazio guztia, esteka honetan.